945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Comercio y Turismo

Estás en: Comercio y Turismo | Noticias | MARKA ezazu zure saltokiaren nortasuna!

MARKA ezazu zure saltokiaren nortasuna!

MARKA ezazu zure saltokiaren nortasuna!
29/04/2016


Marketineko elementua den aldetik, egoki kudeatu beharrekoa den marka irudiaren garrantzia aztertuko da EUSKAL MERKATARITZAREN TOPAKETAN. Topaketa hori maiatzaren 3an hasiko da kongresu batekin Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek antolatutako topaketa honen XVIII. edizioan profesionalizatzeko laguntza emango zaio merkataritza sektoreari, establezimenduen nortasun, izaera eta marka irudia sakonduz.

"MARKA ezazu zure saltokiaren nortasuna!" lelopean, merkataritza arloko banaketa munduko kideei ikusarazi nahi zaie zeinen garrantzitsua den marka bat sortzea eta beren bezeroen/kontsumitzaileen begietan sendotzea, bai bereizteko estrategia gisa, bai lehiakortasuna hobetzeko, edozein izanik ere eskaintzen den produktua edo zerbitzua. Erronka handia da hori, bereziki saltoki txikientzat, beren nortasuna gorde eta beren marka irudia baliatu behar baitute daukaten posizionamendua hobetzeko.

Kongresuko hitzaldi nagusia Andy Stalman-ek emango du, izenburu honekin: "Branding arloan, baldin iruditzen bazaizu txikiegia zarela bereizteko, seinale ez duzula sekula gau bat igaro eltxo batekin". Branding arloko aditu horrek helaraziko duen ideia da marka propioa sortzea ez dela enpresa handien kontua bakarrik da. Bestalde, mahai-inguru bat egingo da Pilar Zorrillarekin (Retail sektorean espezializatutako UPV/EHUko irakaslea) eta Skunkfunk eta Cafés La Brasileña enpresetako ordezkariekin, beren markak garatzean izan duten esperientzia azalduko dutelarik.

Kongresuan izango dira orobat Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea, eta Pedro Esnaola, Eusko Ganberen presidentea.
Jarduera horien osagarri, prestakuntza praktikoko 45 tailer programatu dira hiru Lurralde Historikoetan maiatzerako eta ekainerako, antolaketa lanetan Merkataritza Bulego Teknikoak, Merkatari Elkarteak eta Euskadiko Udalak laguntzaile harturik. Gai hauek landuko dira: marka sortzea, teknologia berriak, bezeroen fidelizazioa, diseinua eta irudia, eta motibazioa eta sormena.

Informazio gehiago hemen:

www.camarabilbao.com
www.camaradealava.com
www.camaragipuzkoa.com

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.