945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Cooperación Empresarial

Estás en: Cooperación Empresarial | Noticias | Arabako Ganberak Arabako industria enpresak bilduko ditu I. Enpresen arteko Lankidetza Foroan

Arabako Ganberak Arabako industria enpresak bilduko ditu I. Enpresen arteko Lankidetza Foroan

Arabako Ganberak Arabako industria enpresak bilduko ditu I. Enpresen arteko Lankidetza Foroan
15/09/2015

Datorren ostegunean, irailaren 24an, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak industria enpresentzat I. Enpresen arteko Lankidetza Foroa antolatuko du, "Konfiantzaren abiaduran lankidetzan aritu" izenburuarekin. Topaketa hori, funtsean, lurraldeko industria enpresei zuzenduta dago eta enpresen arteko lankidetza prozesuen eta horien lehiakortasun-abantailen gaineko hausnarketa eta ezagutza esparru bat izatea du helburu.

Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea, Gregorio Rojo; Arabako Diputatu Nagusia, Ramiro Gonzalez eta ETEko zuzendari nagusia, Victor Audera izango dira ekitaldiari hasiera emango diotenak.

Jardunaldia inauguratu ostean, bertaratzen diren pertsonek FranklinCovey Benelux delakoaren sortzaile eta zuzendaria den Jan Kuipers lankidetzan adituaren hitzaldia entzun ahalko dute. Haren hitzaldian aldarrikatuko du lankidetza "konfiantzaren abiaduran" bideratzeak kostuak zorrozki jaisten dituela, emaitzak bizkortzen dituela eta enpresen etekinak handitzen dituela.

Jan Kuipersek enpresa ospetsuekin eta gobernu-erakundeekin lan egiten du. Enpresa horietan aholkulari estrategikoa da, lidergoaren garapena, eraginkortasuna eta emaitzen hobekuntza bezalako arloetan. Egoera berehala aztertzeko, begi bistakoak ez diren lankidetza puntuak identifikatzeko eta konponbide berri bilakatu daitezkeen ideiak mahai gainean jartzeko gai da. Gainera, hizlari erronkari eta inspiratzailea da. Botere pertsonala eta arrakastari buruzko hainbat liburu idatzi ditu eta FranklinCovey delakoak ondorengoak bezalako programak garatzeko ziurtagiria eman zion: The 7 habits of Highly People, The 7 habits for Managers, Leadership-Grat Team, Great Results, etab.

Hitzaldi nagusia eta gero, bertaratzen direnek lankidetzari lotutako esperientzien gaineko LAU TALDETAN parte hartu ahalko dute:

- 1. TALDEA: Nabil Khayyat, CDTIko Sustapen eta Koordinazio Ataleko zuzendaria, arituko da moderatzaile gisa; Erosketa prozesuak optimizatzeko lankidetzaren gaia jorratuko da eta Ategiren (Mondragon Taldeko erosketa zentrala) kasua mahai gainean jarriko da. Ategi eta beste enpresa batzuetako ordezkariek parte hartuko dute.

- 2. TALDEA: Andoni Aldekoa, lehendakariaren bulegoko aholkularia, arituko da moderatzaile gisa eta Nazioarteko sustapenerako elkarteak eta partzuergoak bezalako tresnen bitartez merkataritzako lankidetzaren gaia jorratuko da. Ascene, Kantaurex eta Gastelia izeneko kasuak aztertuko dira. Jon Zubeldiak, Kantaurexeko presidenteak; Ignacio Comellak, Asceneko fundatzaileetako batek eta Javier Yollerek, Gasteliako presidentea eta Yor S.A.ko zuzendariak, esku hartuko dute.

- Pilar Garcia de Salazar Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekako diputatua izango da 3. TALDEKO moderatzailea eta, bertan, hauxe aztertuko da Gaitasunak batzeko lankidetza: Basque Group. Talde horretan Altuna y Uría, CYCASA eta Sarkis Lagunketa enpresetako ordezkariek parte hartuko dute.

- 4. TALDEA: Lankidetzaren arloan arrakastatsua izan den esperientzia bat aurkeztuko da: Berriztagarrien Partzuergoa Hegoafrikarako. Del Valle Aguayo delakoaren zuzendari nagusia den Enrique del Valle arituko da moderatzaile gisa. Miguel Arrarasek, partzuergoko presidente eta Acciona Solarreko zuzendariak eta Beatriz Viniegrak, partzuergoko kudeatzaileak, parte hartuko dute. Partzuergo hori 17 enpresek osatzen dute eta haren helburua Espainiak hazten ari den Hegoafrikako merkataritzarako energia berriztagarrien eremuan duen esperientzia teknikoa partekatzea da. Esperientzia arrakastatsu hori beste herrialde batzuetara zabaltzen ari da.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.