945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Creación de Empresas

Estás en: Creación de Empresas | Noticias | Aldundiak, Arabako Ganbararekin batera, arabako saltokiei lagunduko die, lehiakorragoak izan daitezen eta belaunaldi ordezkatzea izan dadin

Aldundiak, Arabako Ganbararekin batera, arabako saltokiei lagunduko die, lehiakorragoak izan daitezen eta belaunaldi ordezkatzea izan dadin

Aldundiak, Arabako Ganbararekin batera, arabako saltokiei lagunduko die, lehiakorragoak izan daitezen eta belaunaldi ordezkatzea izan dadin
11/05/2016

Gaur bertatik aurrera Arabako Foru Aldundiak bi programa eskainiko dizkio lurralde historikoko merkataritza sektoreari; batak kudeaketa eguneratzea eta lehiakortasuna hobetzea ditu helburu eta besteak belaunaldi ordezkatzea erraztea sektorean. Merkataritza Ganberarekin batera garatuko dira programa horiek, eta 63.000 eurorekin daude hornituta.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak eta Gregorio Rojo Merkataritza Ganberaren lehendakariak gaur aurkeztu dituzte prentsaurrekoan tresna bi horiek, zeinekin foru erakundeak enplegua sortzeko eta Arabako herri eta hirien gizartea egituratzeko funtsezko sektorea berreskuratzen lagundu nahi duen.

"Sektore horrek zuzenean pairatu du krisi ekonomikoa, familien kontsumoak bat-batean egin baitu bera; eta, beraz, programa horiekin nahi dugu saltokien egitura eta kudeaketa eguneratzea, epe labur-ertainetan lehiakorrak izan daitezen. Arabak merkataritza sendo eta bizia behar du, turistentzat erakargarria dena, eta horretan dihardugu", azaldu du Gonzalezek.

"Alerta goiztiarra" da ekimenetako lehena, eta bere alde ahulak antzematea eta arrisku posibleetara aurreratzeari interesatuak dauden saltokiak ditu helburu. Programa horretan parte hartzen duten merkatariek zenbait kudeaketa eta plangintza tresna izango dituzte eskueran, negozioaren administrazioa optimizatzeko, eskaintza hobetzeko eta, azken batean, bezeroak eta salmentak ugaritzeko.

Arabako Merkataritza Ganberaren teknikari adituek saltokia bisitatuko dute negozioaren alderdi kritikoak aztertu eta identifikatzeko eta, ondoren, jabearekin batera, neurri zuzentzaileak zehaztuko dituen jarduera plan bat diseinatuko dute. Jarduera plan horrek egutegi bat izango du atxikirik, eta merkatariak gauzatuko du, teknikarien aholkuak lagun dituela.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak bigarren programa bat ere jarri du abian aldi berean merkataritza eta serbitzu sektoreak laguntzeko, hots, sektore horretan belaunaldi ordezkatzea errazteko. Ordezkatze programa hori arrakasta duten zenbait negoziok jabea saltokia eskualdatu nahi duenean eta haren lekukoa jasoko duenik aurkitzen ez duenean sortzen diren arazoak konpontzeko sortu zen.

"Harremanetan jarriko ditugu saltokietako jabe horiek eta ekintzaileak, errentagarriak diren eta Araban eta arabarrentzat enplegua eta aberastasuna sortzen duten negozio horiek jarraipena izan dezaten. Horrez gain, eskualdaketak dirauen bitartean, tutore lanak egingo ditugu, arrakastak jarraipena izan dezan", adierazi du foru diputatuak.

Honetan datza Cristina Gonzalezen iritziz auzia: salgai dauden saltokiak eta erosteko prest dauden ekintzaileak identifikatzean eta eskualdaketa garaian biei laguntzean. Teknikariek saltzaileari bere negozioa zenbatesten eta eroslea aurkitzen lagunduko diote eta erosleari enpresa plana egiten eta erosketa era antolatuan gauzatzen.

"Alerta goiztiarra" eta "Ordezkatze" programak, hurrenez hurren, 42.000 eurorekin eta 21.000 eurorekin daude hornituta.

Horrez gain, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak, aurten bertan, 40.000 eurorekin hornitutako laguntza deialdi berezi bat argitaratuko du. Laguntza deialdi horrek bi programa horietan parte hartzen dutenek negozia berrabiarazteko, lehiakorrago bihurtzeko eta epe labur-ertainetan haren bideragarritasuna bermatzeko egiten dituzten inbertsioak finantzatuko dituzte. Merkataritza laguntzeko politika publiko horien guztien aurrekontua, beraz, 103.000 euro da.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.