945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Internacionalización

Estás en: Internacionalización | Noticias | Hogei enpresa arabar elkartu dira Kolonbiak Espainian duen enbaxadorearekin

Hogei enpresa arabar elkartu dira Kolonbiak Espainian duen enbaxadorearekin

Hogei enpresa arabar elkartu dira Kolonbiak Espainian duen enbaxadorearekin
19/05/2016

Maiatzaren 16an, enpresari-topaketa egin zen Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberan. Bertan, Kolonbiako ordezkaritza bat, Kolonbiak Madrilen duen enbaxadore Alberto Furmanski jauna buru zuela, eta merkatu horretan interesa duen enpresari arabarren talde bat elkartu ziren.

Ganberako Nazioartekotze Sailak antolatutako herrialde jardunaldien programan dago kokatuta topaketa hori. Enpresa arabarrak gero eta dibertsifikatuagoak diren helmugetan irekitzen ari diren merkataritza aukeretara hurbiltzeko asmoa daukate aipatu jardunaldiek.

Herrialde hegoamerikarrak hazkunde jasangarriko hamabost urte lotu ditu, eta, bertako egonkortasun makroekonomikoari uztartuta hori, arabar enpresak Kolonbiaren alde egiten ari diren apustu gorakorra babesten duen markoa ezarri da.

Dibertsifikazio prozesuan dagoen ekonomia, hidrokarburoen mendekotasuna murrizten ari dena, garapen bidean den azpiegitura-sarea, negozioetarako klima ona eta produktu zein zerbitzu kopuru gero eta handiagoa eskatzen duen eta gorabidean dagoen klase ertaina dira aurkezpen-gutunak, eta horien gainean ezarri da helmuga horrek enpresei irekitzen dien aukera tarte zabala.

Topaketan, bai enbaxadoreak, bai ProKolonbiako ordezkariak, xehetasunez aletu zituzten enpresentzako aukera arloak, bai eta kolonbiar gobernuak atzerriko inbertsioa atzemateari eskaintzen dizkion erraztasunak zerrendatu ere. Bi enpresa arabarren lekukotasunak osatu zuen horien esku-hartzea. Sagola eta Adalid Inmark izan ziren horiek, merkatuan ibilbide luzea baitaukate egina.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.