945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Alemaniako merkatuan interesa duten enpresa arabarrak Mannheim-eko Banatzaileen Nazioarteko Bilerara joango dira

Alemaniako merkatuan interesa duten enpresa arabarrak Mannheim-eko Banatzaileen Nazioarteko Bilerara joango dira

05/04/2016

Alemaniako merkatuan aurrera egin nahi duten enpresa arabarrek parte hartuko dute Rhin-Neckar eta Baden Württenberg eskualde metropolitarretako Ordezkarien eta Handizkarien Nazioarteko Bileraren 4. edizioan. Alemaniako ekonomia ahaltsuenetakoa dute aipatu eskualdeetan, eta 2,5 milioi biztanle dauzkate.

Apirilaren 11n egingo dira bilerak, eta IHK Mannheim-Mannheimeko Merkataritza Ganberak antolatu ditu, Enterprise Europe Network-en laguntzarekin, eta honako sektoreetako ordezkari eta erosle handizkariekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko die merkatu alemaniarrean sartzeko interesa duten enpresa arabarrei: ingeniaritza eta erremintak, automobilgintza eta industria-hornikuntza, plastikoen eta metalen prozesatuak, eraikuntza eta ekipoak, kontrolerako eta meteorologia teknologia, elektronika, industria kimikoa, mediku-ekipamendua, ingurumen eta nekazaritzako elikagaien teknologiak eta edariak.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren zeregina funtsezkoa da; izan ere, interesa duten enpresa arabarren profilak eramaten ditu bilera horietara, eta ordezkari eta handizkari banatzaileei aurkezten dizkie, aurretik ezarritako elkarrizketetan.

Kontua zera da, negoziorako aukera berriak ahalbidetzea sektore horietan aritzen diren enpresa arabarrei; kasu honetan, merkatu alemaniarrean.

 

Documentos y enlaces relacionados

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.