945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak ETEei lagunduko diete 4.0 industriarako jauzia egiten.

Arabako Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak ETEei lagunduko diete 4.0 industriarako jauzia egiten.

Arabako Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak ETEei lagunduko diete 4.0 industriarako jauzia egiten.
01/12/2016

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak elkarlan estua daramate hainbat urtetik hona. Hala, Arabako enpresa eta industriarentzako proiektuetan jardun dira elkarlanean, eta, oraingo honetan, berriz ere hitzarmen bat lortu dute lurraldeko enpresa txiki eta ertainei (ETE) fabrikazio aurreratua-Industria 4.0 delakora jauzi egiten laguntzeko.

Fabrikazio aurreraturako urrats hau lehentasunetako baten gisa dago jasota RIS3 Euskadi delakoan (RIS3: Research and Innovation estrategies for Smart Specialization), eta diputatu nagusiak sustatutako Agora izeneko parte hartze prozesuan ere beharrizan gisa atera zen, lantalde batek gai horretan aurrera egiteko interesa agertu zuelarik. Halaber, Arabako Industria Ganberako Batzordeak ere badaki zer desafio dakartzan Industria 4.0 delakoak, eta, hori dela eta, Ganberako lehendakariaren gidaritzapean hainbat bilera eginik bata bestearen ostean, guztietan aztertu ditu enpresetako produkzio prozesuen digitalizazioak hornitzaileen, bezeroen eta produkzio operatiben arlora ekarriko dituen ondorioak.

Hori dela eta, hitzarmenaren helburu funtsezkoa da arabar ETEak ohartaraztea Industria 4.0 delakoaz, eta, horretarako, saio gisako lehen jarduera bat baliatzea, abiaburuko egoera identifikatu ostean aukera izan dadin nahiz desafioaren norainokoa ezagutzeko nahiz jarduera plan bat ezarririk desafioari sistematikoki aurre egiteko. Horrela, bada, Arabako enpresa txiki eta ertainek ikustaldiak egingo dituzte, txandaka, jarduera horretan parte hartzen duten hainbat enpresatan, industria handi, ertain nahiz txikiaren eremuetan, Industria 4.0 arloko diagnostiko tresna bat izango dute, eta ikasketa tailerrak egingo dituzte produkzioaren digitalizazioaren bermeetako bati buruz, alegia, zibersegurtasunari buruz, INCIBEko adituen eskutik, guztia ere halaxe adosturik Arabako Merkataritza Ganberarekin.

Lehiakorragoak

Dena den, gaurko hitzarmen hori sinatzeko orduan, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak eta Gregorio Rojo Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako lehendakariak aintzat hartu dute bi erakunde horien eginkizun nagusietako bat, alegia, arabar enpresak indartu eta sendoagotzeko eginkizuna, hain zuzen, ziurtatzearren Arabako ekonomiaren lehiakortasun iraunkorra, eta, hala, bai batek eta bai besteak, bigarren hitzarmen bat ere sinatu dute. Bigarren hitzarmen horretan, lau proiektu daude jasota, elkarlana sustatuz arabar enpresa jardueren lehiakortasuna hobetzeko xedea dutenak.

1. Araban elkarlanerako dauden aukerak identifikatu, baloratu eta kudeatzea.

Lehenengo urrats gisa proiektu horrek dakar Arabako Ganberak elkarlanerako metodologia bat diseinatu beharra, interfaze gisa, arabar enpresak elkarrekin lotzeko tresna gisa, elkarlanerako aukerak kudeatzeko komunikazio, balorazio eta laguntza euskarri gisa, eta, halaber dakar proba bat egitea lehenbiziko saio gisa, metodologia hori balioztatzearren. Tresna hau funtsezkoa da elkarlan harremanak sortu eta finkatzeko ekintza egituratu bat gauzatzeari begira, faboratzearren arabar enpresen lehiakortasunaren garapen optimo bat.

2. Enpresa lehiakortasuneko foroa:

Elkarlanaren beharrizan eta abantailen zabalkundea egitearren, eta, halaber, enpresen arteko elkarlan harremanen berri emateko eta harreman horiek sustatzearren, urtero urtero antolatzen da Enpresen arteko Elkarlanaren Foroa, zeina Arabako enpresen arteko topagune izateko pentsatu baitzen.

3. Egitaraua: Araban Familia Enpresen Foroari lagundu eta hura dinamizatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Familia Enpresen Foroaren helburua da berri ematea, ohartaraztea, orientatzea, prestakuntza ematea eta esperientziak partekatzea, eta, halaber, familia enpresen solaskidea izatea administrazioekiko harremanetan, familia enpresek hobeto kudeatu ahal izan dezaten enpresaren eta familiaren arteko harremana, eta haiek antolatzen laguntzearren eta geroan ere iraun dezaten faboratzearren.

4. Egitaraua: VIAL proiektua

VIAL-Vitoria y Álava Logística proiektuaren barruan, Merkataritza Ganberak Logistika eta Operazioen Zuzendaritzako Master (LOZM) bat sortzeko prestalanak egingo ditu, xedetzat ezarririk master horretan parte hartuko dutenak gaitzea operazioen ikuspegi sistematiko batekin, bereziki nabarmenduz industriako hornidura/logistika osoaren eta harekin lotutako zerbitzuen katea, zeinek lotura estua izan behar baitu enpresen negozio estrategiarekin, hari erantzunez.

5. Munduko hiriburu handien eta mahastien sarean (GWC) parte hartzea.

Hiriburuen sare horren helburu nagusia da sareko eskualdeetako ekonomia, unibertsitate eta kultur garapena sustatzea, hiriburuen arteko lotura pribilegiatuak sortuta. Esparru horren baitan, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak, sareko partaidea denez, lanean dihardu Arabako Errioxako eskualdearen interesen alde egiteko nazioartean eta, ildo horretan, Arabako Errioxako ardoari atxikitako enpresei aukera errazten die Great Wine Capitals sareak antolatutako topagune eta lankidetza programetan parte hartu eta mahastizaintza eta ardogintzako beste eskualde batzuekin jakintza trukatu eta sinergiak lantzeko.

Honako proiektu honetan garatuko diren ekintzak ondokoak dira:

- Ordezkaritzaren esparruan:

  • Arabako Errioxako eskualdearen interesen alde egitea Great Wine Capitals Global Network deritzon sarearen barruan. Horretarako, Errioxako taldearen lan saioetara joan eta gogotik parte hartuko du: jarraipen batzordeak (zuzendariek) eta batzorde teknikoak (teknikariek, maila eragilean).
  • Arabako Errioxaren ordezkaritzan, sareak 2016an antolatu dituen ekitaldi eta saioetan parte hartzea.

- Ekitaldi eta saioen jardueraren eta antolaketaren esparruan:

  • Arabako Errioxan:
  • Sareak garatzen dituen ekintzen antolaketa.

  • Mahastizaintza eta ardogintzako turismoaren Best Of sariak.

  • Ardoaren marketinari buruzko beken programa.

  • Wine Market Review eta Wine Tourism Market Survey direlakoen gaineko datuen bilketa.

  • Best Of 2016 sari banaketaren antolaketa tokiko esparruan.

  • Arabako Errioxatik kanpo:
  • Porton egingo den AGM 2016 ekitaldiari lotutako enpresen bisita programaren prestaketa eta antolaketa.

  • Portora joango den ordezkaritzaren koordinazioa; deialdien bidalketa, izen emateen jarraipena...

  • Ardoari lotutako Global Training atzerriko helmugak erakartzeko lan ildoa.

 

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.