945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Ganberak arabar enpresei zuzendutako Enpresen Kooperaziorako II. Foroa ospatuko du

Arabako Ganberak arabar enpresei zuzendutako Enpresen Kooperaziorako II. Foroa ospatuko du

Arabako Ganberak arabar enpresei zuzendutako Enpresen Kooperaziorako II. Foroa ospatuko du
28/11/2016

Datorren ostegunean, abenduaren 1ean, Arabako Ganberak, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin, enpresa arabarrei zuzendutako Enpresen Kooperaziorako II. Foroa ospatuko du. Bilkuraren asmoa enpresen kooperazioaren inguruan hausnartzeko eta horren abantailak ezagutzeko espazioa sortzea da.

Aurreikusitako programaren barruan Thelma Butts aditu prestigiotsuak Enpresen arteko kooperazio prozesuen negoziaziorako giltzak eta bideak: gakoak izenburua duen hitzaldia emango du. Jardunaldia osatzeko, enpresen arteko, profesionalen arteko eta nazioarteko kooperazioak arrakasta izan duen kasuak ezagutzeko aukera egongo da.

Ekitaldiari hasiera emango diote Gregorio Rojo, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak; Pilar García de Salazar, Arabako diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak eta Eduardo Mozo de Rosales, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako idazkari nagusi-zuzendariak.

ENPRESEN KOOPERAZIORAKO II. FOROA

09:00 AURKEZPENA

- Gregorio Rojo, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea
- Pilar García de Salazar, Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua.
- Eduardo Mozo de Rosales, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako idazkari nagusi-zuzendaria.

09:15 HITZALDI NAGUSIA: Enpresen arteko kooperazio prozesuen negoziaziorako giltzak eta bideak: gakoak.

- Thelma Butts/Butts Associates, Conflict Management&Dispute Resolution-eko CEO

10:15 HITZALDIA: Arabako Ganberaren Tresnak Enpresen arteko Kooperaziorako

- María Fernández de Romarategui/ Arabako Ganbera

10:30 ENPRESEN ARTEKO KOOPERAZIORAKO PANELAK:

1.Panela: REDUCTIA AEROSPACE

  • Juan Carlos Balsategui/ Talleres Aratz - Produkzio-zuzendaria
  • Jon Pardo Gárate/ Burdinberri - Reductia Aerospace proiektuaren arduraduna

2.Panela: GAIA TRADE FACTORY

  • José Manuel Fernández de las Heras/ ODEI-ko zuzendari kudeatzailea

11:30 ATSEDENALDIA-KAFEA

12:00 PROFESIONALEN ARTEKO KOOPERAZIORAKO PANELAK:

TOASTMASTERS CLUB VITORIA-GASTEIZ

  • Marta Kernstock / Toastmasters-eko Vice-President of Education eta Ad Hoc Desarrollo Sostenible, S.L.-ko CEO
  • Cristina Juesas / Toastmasters-eko North Area Director eta Coach-a
  • Jerónimo Quesada / EHUko Ingeniarien Eskolako Irakaslea
  • Diego Alonso / Toastmasters-eko Vice-President of Public Relations eta Ingeniaria

12:30 NAZIOARTEKO KOOPERAZIORAKO PANELA:

- Nazioarteko kooperazio-esperientziak: Tampere (Finlandia)
Building the World,s Strongest Innovation Ecosystem (Demola)

  • Jarmo Tuominiemi/ Co-founder and Development Officer of Demola

13:00 MAHAI-INGURUA

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.