945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena

09/05/2023

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak eta Vital Fundazioak enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute, HASTEN eta FINKATZEN programen bidez.

Programak, Hasten eta Finkatzen, Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloaren bidez kudeatzen dira. Ganbera Arabako ekintzailetzaren erreferente argia da, urtero Merkataritza Ganberaren babesa eskatzen duten 300 ekintzailek baino gehiagok bermatua.

Ganberaren erantzukizuna izango da, Enpresak Sortzeko Arloaren bidez, ekintzaileari laguntza integrala ematea, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egin ahal izateko.

Bestalde, Vital Fundazioak 20 poltsa ekonomiko emango dizkie hitzarmen honen xede diren programetan parte hartzeko hautatutako proiektuei. Akordio hori Fundazioaren lehentasun nagusietako bat da: Araban enplegu-aukera berriak sortzera bideratutako ekimenen alde egitea.

Hasten PROGRAMA

Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute:

  • 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta)
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza eta jarraipen programa baterako sarbidea izatea

Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektua garatzen ari diren eta oraindik jarduera abiarazi ez duten ekintzaileak.

Baldintzak:

  • Eskaera aurkezterakoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez edukitzea.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
  • Enpresa-jarduera programan onartu eta gehienez ere 6 hileko epean abiaraztea edo, bestela, dagokion memoria aurkeztuz enpresa-proiektuaren garapenaren inguruko bilakaeraren maila aurreratua egiaztatzea.

Baloratzeko irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik altuena lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:

  • Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu arte.
  • Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu arte.
  • Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu arte.
  • Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu arte.

Finkatzen PROGRAMA

10 enpresa sortu berri hautatuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:

  • 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta)
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza eta jarraipen programa baterako sarbidea izatea 

Talde onuraduna: enpresa-proiektua finkatzen ari diren berriki sortutako enpresak.

Baldintzak:

  • Eskaera aurkeztean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta eman zenetik gehienez ere 3 urte igaro izana eta/edo enpresa-jarduera hasteko unean egotea oraindik.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
  • Ordainketak egunean edukitzea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.
  • Mikroenpresa izatea (10 langile baino gutxiago).
  • Gehienbat enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean sartuta dauden pertsona fisikoek osatzea.
  • Enpresa-proiektua finkatze-fasean egotea.

Baloratzeko irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik altuena lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:

  • Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu arte.
  • Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu arte.
  • Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu arte.
  • Enpresa-proiektuaren ibilbidea, abian jarri denetik: 15 puntu arte.
  • Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu arte.

Bi programetarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 2ra arte egongo da zabalik.

Eskabideak, Arabako Ganberaren webgunean eskuragarri daudenak, creaciondeempresas@camaradealava.com helbide elektronikora bidali beharko dira.

Interesa duten guztiek www.camaradealava.com eta www.fundacionvital.eus helbideetan eskuratu ahal izango dute informazioa.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.