945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak, eta Vital Fundazioak, Hasten eta Finkatzen programen bidez enpresa-ekimenak sustatzea xede duen lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak, eta Vital Fundazioak, Hasten eta Finkatzen programen bidez enpresa-ekimenak sustatzea xede duen lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak, eta Vital Fundazioak, Hasten eta Finkatzen programen bidez enpresa-ekimenak sustatzea xede duen lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.
08/06/2017

Bi erakunde horien ustez, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea Arabak aurre egin beharreko erronka nagusietako bi dira. Enplegua sortzeko enpresa-sarearen zailtasunaren ondotik ezinbestekoa da erakunde-lankidetza kontuan hartuta enpresa berrien sortzea sustatzea, Arabako ekonomia hazteko motor gisa.

Hasten eta Finkatzen programak Arabako Ganberako Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bidez kudeatuko dira. Ildo horretan, Ganbera Enpresa Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bidez ekintzaileari laguntza osoa emateaz arduratuko da, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egiteko bidea emanez.

Vital Fundazioak, berriz, hitzarmen honek barne hartutako programen parte izateko hautatutako proiektuei 20 poltsa ekonomiko emango dizkie.

Hasten programa

Definizioa: Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute:

  • 1.000 euro garbiko poltsa ekonomikoa, Vital Fundazioak emandakoa.
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroan aholkularitzaren eta jarraipenaren banakako programa eskuratzeko aukera.

Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektua garatzen ari diren eta oraindik jarduera abiarazi ez duten ekintzaileak.

Baldintzak:

  • Eskaera aurkezterakoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez edukitzea.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
  • Enpresa-jarduera programan onartu eta gehienez ere 6 hileko epean abiaraztea edo, bestela, dagokion memoria aurkeztuz enpresa-proiektuaren garapenaren inguruko bilakaeraren maila aurreratua egiaztatzea.

Baloratzeko irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik altuena lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:

  • Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu arte.
  • Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu arte.
  • Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu arte.
  • Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu arte.

Finkatzen programa

Definizioa: Berriki sortu diren hautatutako 10 enpresek honako hau jasoko dute:

  • 1.000 euro garbiko poltsa ekonomikoa, Vital Fundazioak emandakoa.
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroan aholkularitzaren eta jarraipenaren banakako programa eskuratzeko aukera.

Talde onuraduna: enpresa-proiektua finkatzen ari diren berriki sortutako enpresak.

Baldintzak:

  • Eskaera aurkeztean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta eman zenetik gehienez ere 2 urte igaro izana eta/edo enpresa-jarduera hasteko unean egotea oraindik.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
  • Ordainketak egunean edukitzea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.
  • Mikroenpresa izatea (10 langile baino gutxiago).
  • Gehienbat enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean sartuta dauden pertsona fisikoek osatzea.
  • Enpresa-proiektua finkatze-fasean egotea.

Baloratzeko irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik altuena lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:

  • Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu arte.
  • Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu arte.
  • Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu arte.
  • Enpresa-proiektuaren ibilbidea, abian jarri denetik: 15 puntu arte.
  • Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu arte.

Interesdun guztiek informazioa ondorengo webgunean eskuratu ahal izango dute: www.camaradealava.com.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.