Merkataritza eta Turismoko sailburu Itziar Epalzak BERRIZ-Enpresa proiektuaren lehendabiziko datuak aurkeztu ditu gaur Bilbon Eusko Ganberen presidente José Ángel Corresekin batera.
Programa honek, lehendabizikoz, enpresak eskualdatzeko planak ipini ditu abian merkataritzaren eta turismoaren sektorean; plan horiek ez dira laguntzak emateko bakarrik, baizik eta prozesua erabat tutorizatzeko aukera ematen dute, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko eta lanpostuei eusteko helburuz betiere.
Lehendabiziko urtean izandako datuak oso positiboak dira, izan ere, 308 eskualdatzailek edota eroslek interesatuta agertu dira eta elkarrizketa pertsonalizatuak izan dituzte programan parte hartzeko; horietako 36 programaren kide egin dira; 89 Berriz Enpresan sartzeko azterketa-fasean daude eta bi eskualdatze egin dira.
Sailburuordeak eta Eusko Ganberen presidenteak programa honek azken urtean izandako hazkundea nabarmendu dute.
BERRIZ-Enpresa Euskadi osoan ezartzeko egiten ari diren lanak hauek dira: sentsibilizazioa eta komunikazioa, lurralde osoan ezartzea eta sendotzen laguntzea, programa sektorean erreferente bilakatu dadin.
Merkataritza-ganberak informazioa zuzenean ari dira bidaltzen erregistratutako establezimendu guztietara. Era berean, informazio guztia esku-eskura izateko, bilera teknikoak antolatzen dituzte, baita informazio-hitzaldiak ere. Horrez gain, sustapen-plan bat prestatu dute gizarte-sareetarako eta blogetarako, eta informazio guztia eskuragarri duen berrizenpresa.com webgunearen mantentze-lana egiten dute.
BERRIZ-Enpresarekin harremanetan jarrita, honako prozesua ipintzen da martxan:
Programa abiarazi zen garaian, kalkulatu zen Euskadiko txikizkako 26.000 saltokien eta turismo-enpresen % 20/25 egon daitezkeela interesaturik eskualdaketa egiteko, jabeen adina aintzat hartuta. Nolanahi ere, programa jarduera utzi nahi duten guztientzat ere aktibatu da, arrazoiak edozein izanik ere.
Eusko Jaurlaritza eta Eusko Ganberak beste eragile batzuekin ari dira lanean, programa honetan emaitzak eskuratzeko. Euskadiko enpresa-transmisioko proiektu honetan eragile hauek esku hartzen dute: udalek, aldundiek, enpresa-elkarteek, unibertsitateek, lanbide-heziketako zentroek, ekintzaile berriek, garapen-agentziek, Lanbidek eta finantza-erakundeek.
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800