945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Euskadiko Merkataritza Ganberen osoko bilkurarako 2018ko hauteskundeak

Euskadiko Merkataritza Ganberen osoko bilkurarako 2018ko hauteskundeak

18/04/2018

Atzo, apirilaren 17an, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordearen 2018ko apirilaren 6ko Ebazpena argitaratu zen EHAAn. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako gobernu organoak berritzeko hauteskundeak deitu dira. Korporazio horietako osoko bilkuretako kideak aukeratzeko botazioak 2018ko ekainaren 6an egingo dira.

Hauteskunde horietan parte hartzera deituak daude Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak, denak daudelako ordezkatuak Euskadiko Merkataritza Ganberetan. Enpresek osoko bilkurako kideak aukeratu ahalko dituzte, eta enpresak aukeratuak izan ahalko dira.

Osoko bilkura Merkataritza Ganberen gobernu eta ordezkaritza organo gorena da.

Ganbera

Kide kp.

A TALDEA

Sufragio aske, zuzen, berdin eta sekretuaren bidez

B TALDEA

Enpresa-erakundeek proposatuta

C TALDEA

Borondatezko ekarpenik handienaren bidez

Araba

362457

Bilbo

6040812

Gipuzkoa

6040812

Taldeak

Ganberen hautesle-erroldak, bere baitan atalka, taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu, lurralde bakoitzean sektore ezberdinek duten garrantzi ekonomikoa kontuan izanik.

Arabako Ganbera

Arabako Ganberak 28.319 hautesle ditu, hamar taldetan banatuak: 685 Energia eta Uraren, Energetikoak ez diren Produktu Mineralen eta Industria Kimikoaren taldekoak dira; 1.039 Metalen Industria-transformatzailearen eta Doitasunezko Mekanikaren taldekoak; 1.175 Beste Manufaktura-industria batzuen taldekoak; 4.270 Eraikuntzaren taldekoak; 1.455 Handizkako Merkataritzaren taldekoak; 5.837 Txikizkako Merkataritzaren taldekoak; 3.210 Elikadura, Ostatatze eta Konponketa zerbitzuen taldekoak; 1.755 Garraio eta Komunikazioen taldekoak; 962 Finantza erakundeen eta Aseguruen taldekoak; eta 7.931 Beste Zerbitzu batzuen taldekoak.

Bilboko Ganbera

Bilboko Ganberako hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 84.113 hautesle ditu, lau ataletan banatuak: 31.148 Merkataritza eta Ostalaritzaren atalekoak dira, 32.082 Zerbitzuen atalekoak, 20.671 Industriaren atalekoak, eta 212 Nabigazioaren atalekoak.

Gipuzkoako Ganbera

Gipuzkoako Ganberako hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 68.409 hautesle ditu, bost ataletan banatuak: 4.857 Industria, Energia eta Beste jarduera batzuen atalekoak dira, 8.545 Eraikuntzaren atalekoak, 18.433 Merkataritza eta Ostalaritzaren taldekoak, 3.194 Nabigazio eta Garraioaren atalekoak, eta 33.380 Zerbitzuen atalekoak.

Gobernu Organoen eraketa

Euskadiko Ganberetako osoko bilkura berriak eratzeko saioa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak ezarriko duen datan egingo da, botazioak amaitu, emaitzak egiaztatu, aukeratu diren kideak izendatu eta kide horiek kargua eskuratu ondoren. Aipatu den bileran, osoko bilkurako kideek, Lehendakaria eta Batzorde Betearazleko karguak aukeratuko dituzte beraien artean.

Eratzeko osoko bilkura uztailaren 13a baino lehen egingo da.

HAUTESKUNDE-EGUTEGIA

  • Apirilaren 17a Hauteskunde-deialdiaren argitalpena
  • Apirilaren 18tik maiatzaren 2ra arte Hautagaien aurkezpena
  • Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra arte Posta bidezko botoa eskatzea
  • Maiatzaren 9a Hautagaitzak izendatzeko azken eguna
  • Maiatzaren 23a Posta bidezko botorako dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • Ekainaren 5a Hauteskunde-batzordeak posta bidezko botoa jasotzeko azken eguna
  • Ekainaren 6a Hauteskundeak egitea
  • Uztailaren 13a baino lehen Eratzeko osoko bilkura eta Lehendakaria eta Batzorde Betearazleko karguak aukeratzea

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.