Atzo, apirilaren 17an, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordearen 2018ko apirilaren 6ko Ebazpena argitaratu zen EHAAn. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako gobernu organoak berritzeko hauteskundeak deitu dira. Korporazio horietako osoko bilkuretako kideak aukeratzeko botazioak 2018ko ekainaren 6an egingo dira.
Hauteskunde horietan parte hartzera deituak daude Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak, denak daudelako ordezkatuak Euskadiko Merkataritza Ganberetan. Enpresek osoko bilkurako kideak aukeratu ahalko dituzte, eta enpresak aukeratuak izan ahalko dira.
Osoko bilkura Merkataritza Ganberen gobernu eta ordezkaritza organo gorena da.
Ganbera | Kide kp. | A TALDEASufragio aske, zuzen, berdin eta sekretuaren bidez | B TALDEAEnpresa-erakundeek proposatuta | C TALDEABorondatezko ekarpenik handienaren bidez |
Araba | 36 | 24 | 5 | 7 |
Bilbo | 60 | 40 | 8 | 12 |
Gipuzkoa | 60 | 40 | 8 | 12 |
Ganberen hautesle-erroldak, bere baitan atalka, taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu, lurralde bakoitzean sektore ezberdinek duten garrantzi ekonomikoa kontuan izanik.
Arabako Ganberak 28.319 hautesle ditu, hamar taldetan banatuak: 685 Energia eta Uraren, Energetikoak ez diren Produktu Mineralen eta Industria Kimikoaren taldekoak dira; 1.039 Metalen Industria-transformatzailearen eta Doitasunezko Mekanikaren taldekoak; 1.175 Beste Manufaktura-industria batzuen taldekoak; 4.270 Eraikuntzaren taldekoak; 1.455 Handizkako Merkataritzaren taldekoak; 5.837 Txikizkako Merkataritzaren taldekoak; 3.210 Elikadura, Ostatatze eta Konponketa zerbitzuen taldekoak; 1.755 Garraio eta Komunikazioen taldekoak; 962 Finantza erakundeen eta Aseguruen taldekoak; eta 7.931 Beste Zerbitzu batzuen taldekoak.
Bilboko Ganberako hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 84.113 hautesle ditu, lau ataletan banatuak: 31.148 Merkataritza eta Ostalaritzaren atalekoak dira, 32.082 Zerbitzuen atalekoak, 20.671 Industriaren atalekoak, eta 212 Nabigazioaren atalekoak.
Gipuzkoako Ganberako hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 68.409 hautesle ditu, bost ataletan banatuak: 4.857 Industria, Energia eta Beste jarduera batzuen atalekoak dira, 8.545 Eraikuntzaren atalekoak, 18.433 Merkataritza eta Ostalaritzaren taldekoak, 3.194 Nabigazio eta Garraioaren atalekoak, eta 33.380 Zerbitzuen atalekoak.
Euskadiko Ganberetako osoko bilkura berriak eratzeko saioa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak ezarriko duen datan egingo da, botazioak amaitu, emaitzak egiaztatu, aukeratu diren kideak izendatu eta kide horiek kargua eskuratu ondoren. Aipatu den bileran, osoko bilkurako kideek, Lehendakaria eta Batzorde Betearazleko karguak aukeratuko dituzte beraien artean.
Eratzeko osoko bilkura uztailaren 13a baino lehen egingo da.
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800