Maiatzaren 9an, asteazkena, Euskal Merkataritzako XX. edizioa ospatuko da Gasteizen. Honek hiru lurraldeetako enpresaburu komertzialak eta zenbait entitatetako teknikariak bilduko ditu hiriburu arabarrean burutuko den batzarrean. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganbarek antolaturiko ekitaldi hau, Merkataritza-Bulego Teknikoen, Merkatari-Elkarteen eta Euskadiko Udalen laguntza jasoko du ere.
Urte bakoitzean Euskadiko hiriburu batean burutzen den Euskal Merkataritzako topaketa honen hogeigarren edizioa Gasteizko Artium Museoan ospatuko da "Errealitatea digitala bihurtzen da" goiburuarekin. Goizeko saioan zehar, sektore komertzialaren bihurtze digitaleko aditu nabarienek aurkezturiko hitzaldiak eskainiko dira, hainbat tailer, mahai-inguru eta networking guneekin batera.
Egitaraua 9:30etan hasiko da Alfredo Retortillo eta Gregorio Rojoren agertzearekin, Eusko Jaurlaritzako Turismo Merkataritza eta Kontsumoko Kontseilaria, eta Eusko Ganberen Presidentea direnak hurrenez hurren.
Euren aurkezpenen ondoren, lehen hitzaldia hasiko da Good Rebel-eko Digital&Social Paid Media Estrategiako Zuzendaria den Pedro Jesús González Vigueraren eskuz. Honek "Bihurtze digitala merkataritzan: on line salmentez haratago" berbaldia eskainiko digu.
Ondoren, tailerra eta mahai-inguruak hasiko dira. Otromarketing-eko Zuzendaria den Pablo Jiménezek irakatsiko du tailerra, parte-hartzaileei eremu digitalean dauden negozio-aukera berriak erakutsiz. Dohainik den biltzar honetan, Euskadiko hainbat saltokik IKTak txertatzean eta e-commerce garatzean izan dituzten esperientziak eztabaidatuko dira ere.
Euskal Merkataritzako XX. Topaketa honek hogeita hamar heziketa praktikozko tailer eskainiko ditu hurrengo asteetan Euskadiko geografia osotik. Hauen helburua saltoki txikiei bihurtze digitalerako bidean eskura daukaten tresna guztiei buruz informatzea da (IKT berriak, ordainketa erak, bezeroen kudeaketa eta fidelizatzea, on line agerpena, e-commerce...). XX. Mendeko kontsumitzaileen beharrei erantzuteko ezinbesteko erronka.
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800