945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Eusko Ganberak eta Obra Social "la Caixa"k gazteak lan-munduan txertatzen lagunduko dute

Eusko Ganberak eta Obra Social "la Caixa"k gazteak lan-munduan txertatzen lagunduko dute

Eusko Ganberak eta Obra Social
16/01/2017

Eusko Ganberak eta Obra Social "la Caixa"k bigarren urtez jarraian hitzarmena sinatu dute gazteak lanean txertatu ahal izateko. Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren (PICE) bitartez 30 urtetik beherako gazteen prestakuntza eta lan txertatzea gauzatu ahal izatea babestuko dute.

Lankidetza-hitzarmena gaur sinatu da. Bertan, Eusko Ganberen ordezkari gisa, Gregorio Rojo, Arabako Ganberako presidentea, José Ángel Corres, Bilboko Ganberako presidentea eta Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko presidentea izan dira, eta Obra Social "la Caixa"ren izenean, berriz, Juan Pedro Badiola, Euskadi eta Cantabriako CaixaBankeko Lurralde Zuzendaria izan da.

170.000 aurrekontua izango duen lankidetza proposamen honek, 80 gazteei enpresetan hiru hilabeteko lan praktikak egiteko aukera luzatuko die. Horrez gain, gazteek prestakuntza espezializatu bat eta lan-orientabidea izango dute, euren kualifikazioa hobetuz eta lan munduan txertatzen lagunduz.

Datozen lau urtetan Eusko Ganberen eta Obra Social "la Caixa"ren helburua Euskadiko 2.039 gazte Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralean (PICE) parte hartzea izango da. Programa hau Fondo Social Europeoarengatik kofinantzatua dago eta "Emprendimiento y Empleo Joven del Sistema Nacional de Garantía Juvenil"-en estrategian barneratzen da.

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala (PICE)

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala gaztearen neurrira egindako programa bat da eta hiru fasetan banatzen den ibilbide batek osatzen du: Orientatzea, Prestakuntza eta Esperientzia praktikoa enpresetan.

Orientatze fasearen helburua pertsonaren profil profesionala zehateaztea da, bere esperientzia, ikasketa eta ezagutzak, trebakuntza eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak oinarri hartuz.

Prestakuntza fasean, gazteek prestakuntza presentziala jasoko dute, gaitasun digitaletan eta teknologia berrietan, hizkuntzetan, giza gaitasunetan eta teknikoetan enpresa munduan ibiltzen jakin hala izateko. Horrez gain, euren profil profesionalaren arabera diseinatutako prestakuntza espezializatu bat jasoko dute.

Hirugarren faseak lan txertaketa sustatzea du helburu, lan praktikak izango ez direnen bitartez eta laguntza ekintzen bitartez, baita lan egingo duen lan posturako egokitutako prestakuntzaren bitartez ere. Programa honetan parte hartzeko interesa duten gazteek PICEn eman dezakete izena Eusko Ganberetara gerturatuz edo www.empleoygarantiajuvenil.camara.es-en informazioa jasoz.

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralak ere baditu onurak enpresentzat, programa honen ekintzak enpresa mundura zabaltzen dira eta. Onuren artean gazte kualifikatuen kontratazioa da nabarmentzekoa, hauek eskaintzen dituzten lanpostuetarako gaitasun bereziak izango dituztelarik. Era berean, gazteek, gazteen lanarekin eta etorkizunarekin konpromezua duen giza hobekuntza programa batean parte hartzen dute.

Euskadi Gazte Enplegu Plana 2016 eta ekintzailetzari laguntza

Hitzarmen hau 2016ko Euskadiko Gazte Enplegu Planean barneratzen da. Plan hau Obra Social "la Caixa"k ezarri zuen 2014ean gazteen langabeziari aurre egiteko. 2015ean eta 2016an hainbat erakunde publiko eta pribatuekin hitzarmenak berritu eta sinatu dira, hauen artean, lanbide heziketan eta gazteentzat lana sortzen aritzen diren hainbat giza agente eta GKEkin.

Obra Social "la Caixa" eta CaixaBank apustu erabakiorra egiten ari dira ekintzailetzaren alde, arlo honetan interesa duten pertsonen eta erakundeen alde aholkularitza, finantziazioa, kapital ekarpena eta laguntza ekonomikoa eskainiz.

Informazio gehiago:

www.camaradealava.com
www.camarabilbao.com
www.camaragipuzkoa.com

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.