945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Gasteizek Euskadiko Logistika Intermodalari buruzko Transmodal Foroaren 8. edizioa hartu du

Gasteizek Euskadiko Logistika Intermodalari buruzko Transmodal Foroaren 8. edizioa hartu du

Gasteizek Euskadiko Logistika Intermodalari buruzko Transmodal Foroaren 8. edizioa hartu du
19/05/2016

Logistikan, garraioan eta intermodalitatean diharduten nazioarteko enpresetako adituek eta ordezkariek hartu dute parte gaur TRANSMODAL 2016-Euskadiko Logistika Intermodalari buruzko Foroan. Erakundeetako ordezkariak eta arloko ehun bat zuzendari bertaratu dira topaketara. Arabako Ganberak eta Bilboko Portu Agintaritzak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Arabako Ganberan egin da Euskadiko Logistika Intermodalari buruzko Foroa, eta honakoak izan dira bertan jorratu diren gaietako batzuk: operazioak aireko zaman, tenperatura kontrolatua behar duten produktuen logistika, Bilboko portua, hotzeko azpiegiturak eta e-commerce (merkataritza elektronikoa).

Gregorio Rojo Merkataritza Ganberako presidenteak, Asier Atutxa Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak, Ana Isabel Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiak izan dute jardunaldia irekitzeko ardura. Horiek guztiek nabarmendu dute azpiegitura onenez hornitu behar ditugula gure enpresak, lehiakorragoak izan daitezen eta atzerriko inbertsioa atzeman dezaten.

Bere diskurtsoan, logistikaren arloa indartzeko beharra nabarmendu du Gregorio Rojo Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako presidenteak, eta, xede horretarako, garraio eredu intermodal, eraginkorrago eta jasangarriagoaren alde egin behar dela, bai eta beren artean konektatutako azpiegitura modernoen alde egin ere. Izan ere, adierazi duenez, horrela bakarrik areagotuko ditugu gure enpresetako lehiakortasuna eta hazkuntza, enpresa-lankidetza eta -berrikuntzari lagunduko diogu, eta erakargarriagoak izango gara inbertsioak eta talentu profesionala atzemateko.

Gasteizko aireportua, elementu giltzarria euskal eskaintza logistikoan

Gregorio Rojok unea baliatu nahi izan du Gasteizko aireportuaren sustapenaren eta garapenaren aldeko apustu irmoa aldarrikatzeko, euskal eta arabar industriari zerbitzu emateko funtsezko azpiegitura gisa, zamari dagokionez, eta aireportu osagarri gisa igarobide gaietan, euskal aireportu sistema osoaren hazkuntza egituratua ahalbidetzeko moduan.

Arabako Ganberaren arabera, Gasteizko aireportuko zama jarduerak BPGko 24,5 milioi euro sortu zituen Euskadin 2015ean, modu zuzen eta zeharkakoan, 464 lanposturi eusteari laguntzearekin bat. Foronda five topean dago kokatuta Espainiako zama bolumenari dagokionez, eta nabaria da hazkunde esponentziala izango duela. 2015ean, % 10era iritsi zen zama-jardueraren hazkundea, eta zifra hori bikoiztu egin da 2016ko lehenengo lauhilekoan, urteko % 21,8ra iritsiz.

Igarobide izateari dagokionean, zerbitzuaren egungo ordutegia hiri europarretarako charter hegaldiekin zabaltzera biltzen da ahalegina, edota oporraldietan hegaldiak sustatzera, konpainia erregular baten bilaketa aktiboa egitera eta USA eta EAE lotuko dituen ozeanoan zeharreko ibilbide bat bilatzera.

Aireportua, egun, euskal eskaintza logistikoaren elementu giltzarrietako bat da, bai eta VIAL proiektuaren erdiguneko ardatzetako bat ere. Proiektu horrek marka baten pean biltzen du Arabako indar logistiko guztia, gure lurraldera inbertsioa ekartzeko xedez, hori guztia Basque Logistics egitasmoan sartuta.

Transmodal 2016

Hain zuzen ere, lehenengo taula aireko zamari buruzkoa izan da, eta Senior Manager Operations Spain North de Federal Express Fernando Mansoren eta Genair enpresako zuzendari nagusi Francisco Ortegaren azalpenak eduki ditu.

Bigarren taula hartu du tenperatura kontrolatua behar duten produktuen logistikak. Hazten ari den arloa da, kontsumitzaileen ohituren aldaketei lotutakoa, eta inbertsio handiak zein erreminta teknologiko espezializatuak behar ditu. Eroskiko Garraio zuzendari Juan Luis Arambarrik, Trans Onuba taldeko zuzendari exekutibo Juan Fernáncez Albak eta Decoexsa-ko zuzendari nagusiJosé María Navajasek azaldu dituzte sektoreko espezifikotasunak.

Hirugarren taula Bilboko portuari buruzkoa izan da. Hotzeko azpiegiturak. Salgai galkorren logistikak, biltegiratzeak eta garraioak produktuaren bermean duten garrantziaz mintzatu dira Bilboko Portu Agintaritzako Merkataritza Saileko buru Amaia Sarasola eta Orey Shipping-eko zuzendari nagusi Pedro Garay.

E-Commerce merkataritza elektronikoari buruzkoa izan da azken taula. Bertaratu direnek bi kasu arrakastatsuren berri izateko aukera eduki dute: Fitness Digital eta Azkar.

Logistikari eta intermodalitateari buruzko topaketa profesionala da Transmodal, enpresei eta profesionalei zuzendutakoa, eta sektorearen hazkundeari eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeari laguntzeko xedea dauka, esperientziak partekatuz eta nazioarteko praktika onenak ezagutuz. Euskadiko sektore logistikoan erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da foroa. Aurreko zazpi edizioetan, 60 bat adituk partekatu dituzte beren ezagutza eta esperientzia arloko ia 700 profesionalekin.

Argazki-galeria

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.