Itziar Epalzak, Merkataritza eta Turismo sailburuordeak Pedro Esnaolarekin, Eusko Ganberakeko presidentearekin batera BERRIZ-Enpresaren datuak aurkeztu ditu gaur Gasteizen, programaren hazkuntza eta sendotzea azpimarratuz. Beraiekin batera Gregorio Rojo, Arabako Merkataritza Ganberako presidentea eta José Ángel Corres, Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea izan dira.
Programaren balantzea sekulakoa dela esan dezakegu kontutan izan da 2015ean 13 negozioen eskualdatzea egin zela eta urte honetako lehenengo seihilekoan bakarrik 12 eskualdatze egin direla. Horrez gain, 318 saltzaileek eta erosleek programarengatik interesa adierazi dute eta bakarkako elkarrizketak egin dituzte, 56 programaren barruan daude eta 49 ikerketa fasean daude BERRIZ-Enpresan sartu ahal izateko.
Emaitzek adierazten dute programa honi esker eskualdatze prosezuak sendotu egin direla. Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuen sektoreari zuzendutako BERRIZ-Enpresa programa bermearen zigilu bihurtu da, segurtasunaren eta fidagarritasunaren sinónimo, negozio baten eskualdatze prosezuan hasten diren pertsonentzat.
Sailburuordeak eta Eusko Ganberakeko presidenteak programaren hazkuntza eta sendotzea azpimarratu dute, sortu zenetik, 2014 urtetik 100% hazi baitaondorengo datutan ikusi daitekeen moduan:
2016 | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Euskadi |
Merkataritza | 7 | 42 | 40 | 89 |
Ostalaritza | 6 | 15 | 16 | 37 |
Ostatua | 0 | 2 | 2 | 4 |
2016 | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Euskadi |
Merkataritza | 20 | 63 | 52 | 135 |
Ostalaritza | 9 | 23 | 14 | 46 |
Ostatua | 0 | 2 | 5 | 7 |
Lan hau guztia kasu bakoitzean eskualdatzea ziurtatzeko mekanismoak martxan jatzeko burutzen da. Horrela, eskarera eta eskaintzaren arteko zubia egiten da eta une honetan martxan dauden negozioen jarraipena eta hazkundea bermatzen da, hau berriak sortzeko egiten den sustapena bezain garrantzitsua baita.
BERRIZ-Enpresa programaren sendotzearekin jarraitzeko burutuko diren ekintzak komunikazioa eta sentsibilizazioa izango dute ardatz, eta erosle eta ekintzaileei deialdi berezia egingo zaie beraiek direlako Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatu negozioei jarraipena emateaz arduratuko direnak.
Bide horretatik programa indartu egin da "Bere historia, zure etorkizuna" kanpainarekin, mailing bitartez euskadiko 45.000 merkatariei iritsi da zuzenean, baita prentsa, irratia eta beste bide batzuen bitartez.
Horrez gain, Merkataritza Ganberek bilera teknikoak, jardunaldiak eta hitzaldi informatiboak egingo dituzte, eta baita sare sozialak eta blogak erabiliz internet bitartez sustapen plana egingo dute ere, berrizenpesa.com webgunearen eguneratzearekin jarraituz.
Programa honen emaizak lortu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek beste erakundeekin lan egiten dute. Udalak, aldundiak, enpresari elkarteak, unibertsitateak, lan heziketa zentruak, ekintzaileak, Garapen Agentziak, Lanbide, eta finantza entitateak parte hartzen dute Euskadiko eskualdatze proiektu honetan.
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800