945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Kutxabankek eta Arabako Ganberak 85 milioirainoko finantziazio ildoa zabaldu dute ETE-EN nazioarteko merkataritza sustatzeko

Kutxabankek eta Arabako Ganberak 85 milioirainoko finantziazio ildoa zabaldu dute ETE-EN nazioarteko merkataritza sustatzeko

18/05/2017

Arabako Merkataritza Ganberako Idazkari Nagusiak, Eduardo Mozo de Rosalesek, eta Kutxabanken Handizkako Negozioko Zuzendari Nagusiaren Ondokoak, Fernando Irigoyenek lankidetza akordioa sinatu dute, Arabako ETE-ek atzerrian duten jarduera sustatzeko, inportazioetan zein esportazioetan, eta enpreson atzerriko lehiakortasuna hobetzeko.

Akordio honekin, erakunde biek Exporta + programaren hirugarren edizioa Araban abiarazi dute. Egitasmoak bazkide diren enpresen eskuetan 30 milioi euroko ildoa jarri du, 50 milioi eurora arte iritsi litekeena, lurraldean aritzen diren esportazioak finantziatu ditzaten.

Hitzarmenak Inportazioen Finantziaziorako programa ere mantenduko du, hasiera batean 20 milioi euroko zuzkidura izango duena baina beste 15 milioira arte zabaldu daitekeena.

Arabako Ganberak, bere aldetik, bazkide dituen enpresen eskuetan zerbitzu eskaintza integrala jarriko du internazionalizazio gaietan (dokumentazioa eta aduanetako eskakizunak, merkataritzako aholkularitza, aholkularitza juridikoa, aholkularitza fiskala, deserrirapenak...), bai eta laurogei merkatutan dituen lankideen sarea ere.

Atzerriko merkataritzak iaz bilakaera ona izan zuen


Hitzarmena honekin, Arabako Ganberak eta Kutxabankek Arabako ETE-ei atzerriko jarduera guztietan laguntza emateko konpromisoari eusten diote, inportazioetan eta esportazioetan, atzerriko merkataritza bultzada nabarmena jasotzen ari den testuinguruan.

Hala isladatzen dute Kutxabankek darabiltzan finantziazioko emaitzek. Finantza Taldeak iaz 360 milioi euro bideratu zituen atzerriko merkataritzako jarduerak finantziatzera -esportazioak eta inportazioak-, aurreko urtean baino %6,3 gehiago.

Bilakaera positibo honetan, oso deigarria izan zen esportazioek izan zuten hazkundea. Izan ere, inportazioetarako finantziazioak gorabide egonkorra izan zuen bitartean, esportazioetarako finantziazioa %13 hazi zen.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.