Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

30 urtetik beherako gazteak lan-merkatuan sartzea sustatzen dugu.

30 urtetik beherako gaztea bazara, langabezian bazaude eta ekin nahi badiozu edo etorkizunean egin nahiko bazenu, Euskadiko Gazte Ekintzailetzaren Ibilbideak Programa interesatzen zaizu. Eusko Ganberen programa hau, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatua dago eta Incyde Fundazioak bultzatua. 30 urtetik beherako gazteak lan-merkatuan sartzea sustatzen du: besteren kontura zein ekintzailetzaren bidez.

Zertan datza?

Programak 30 urtetik beherako gazteak lan-merkatuan sartzea sustatzen du. Laneratzea besteren kontura edo ekintzailetzaren bidez egin daiteke.

Euskadiko Gazte Ekintzailetzako Ibilbideak osagai hauek ditu:

  • Enpresa-kudeaketaren oinarrizko alderdiei buruzko talde-prestakuntzako 50 ordu.
  • Tutoretzak eta mentoring saio indibidualizatuak: ekintzailetzaren ideia aztertu nahi duten parte-hartzaileentzat prozesu honetan lagunduko dizugu, baita aukera profesionalen bilaketan ere, zure helburua hori bada.

Nor izan daiteke onuradun?

30 urtetik beherako gazteak, langabezian daudenak eta une honetan ikasten ari ez direnak, lan-merkatuan sartzeko interesa dutenak (bai besteren kontura, bai beren kontura).

Parte-hartzailearentzako kostua

% 100ean diruz lagundua, Europako Gizarte Funtsak batera finantzatua.

Honako hauen laguntzarekin:

logos apoyo emprendimiento juvenil

Formakuntzak:

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online