Nazioartekotzeko helburuak lortzen lagunduko dizugu

Arabako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Basque Trade & Investment nazioartekotze-agentziarekin, SPRI Taldearekin, Europar Batasunarekin, Enterprise Europe Network sarearekin eta Espainiako Merkataritza Ganberarekin elkarlanean egiten ditugun programei esker, zure enpresaren nazioartekotze-prozeduraren zeinahi urratsetan lagunduko dizuten zerbitzuak eskuratuko dituzu.

Kanpoko merkatuetan saltzeko duzun potentziala aurkituko duzu edo dagoeneko jardunean zabiltzan merkatuak zabaldu eta sendotuko dituzu, nazioarteko merkataritzan aditua den pertsona bat hartu ahalko duzu zure esportazio saila bultzatzeko, ekosistema digitalak zure eskura jartzen dituen baliabideen bidez merkatu berriak erdietsiko dituzu eta zure enpresarentzat egokiak izan daitezkeen merkatu berriak ezagutuko dituzu, misio komertzialak baliatuz.

Nazioartekotzea garatzea eta bultzatzea

Nazioartekotzeko marketin digitala

Esportazio-eskaintzaren sustapena eta azpikontratazioa

Nazioartekotzeko laguntzak

Arabaren nazioarteko kokapena

Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!