Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Arabako enpresei laguntzen diegu Azoka eta Merkataritza Misioetan parte hartuz.

Arabako, Bilboko eta Gipuzkoakomerkataritza-ganberek antolatzen dituzte merkataritza-misioak, eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntza dute.

Arabako Ganberatik laguntza eskaintzen dizu merkataritza misioetan eta kanpoko merkatuetan prospekzio-ekintzak eginez, herrialde horietako aukera ekonomikoak eta lehiakortasun-faktoreak identifikatzen, tokiko enpresekin enpresa-harremanak ezartzen eta zure sektorerako merkatuaren funtzionamendua ezagutzen lagunduko dizuten zerbitzuak zure eskura jarriz.

Zertan datza?

Merkataritza Misioa aukera bikaina da beste herrialde batzuetako merkatu berriak arakatzeko. Zerbitzu honi esker, negozio-aukerak ebaluatu ditzakezu, helmugako herrialdeko sektorearen ingurumaria ezagut dezakezu, eta harremanetan jar zaitezke balizko kolaboratzaile edo bezeroekin. Gainera, taldean bidaiatuko duzu, baina zure enpresarentzat berariaz prestatutako bilera-agenda pertsonalizatua aldean. Merkataritza-sustapeneko tresna ezagun eta eraginkorra da, merkatu berrietan bidea irekitzeko eta kontaktuak bilatzeko denbora aurreztuko dizuna.

Helmugako merkatua ederki ezagutzen duten eta tokiko enpresek bilatzen dutenaren berri duten kolaboratzaileekin lan egiten dugu. Arabako Ganbera arduratuko da dena zure enpresaren beharren arabera koordinatzeaz. Neurrira egindako lan-agenda egingo dugu, bezeroekin, banatzaileekin, eragileekin edo zure negoziorako eta nazioartekotze-prozesurako garrantzitsuak diren erakundeekin bilerak identifikatu eta ziurtatzeko. Gainera, merkataritza-misioa denez, agendaren kostua merkeagoa da zure kabuz egingo bazenu baino. Ekintza honek onura ugari dakartza:

  • Balizko bezero eta bazkide komertzialekin (agenteak, banatzaileak, tokiko erakundeak...) harremanetan jartzea lan-agenda pertsonalizatuari esker.
  • Merkatu-ikerketa egitea eta aukeratu duzun herrialdean zure produktua edo zerbitzua bideragarria den bertatik bertara egiaztatzea.
  • Nazioartekotzean eskarmentu handia duen talde baten aholkularitza pertsonalizatua jasotzea prozesu osoan zehar.
  • Nazioarteko merkatuetan dituzun indarguneak eta ahuleziak ebaluatzea eta lehiaren aurrean duzun posizionamendua ulertzea.
  • Ezagutzak eta esperientziak trukatzea taldean bidaiatzean, networking-lana egitean eta beste enpresa esportatzaile batzuekin lankidetzan aritzean.
  • Enpresa-esperientzia aberastea.
  • Herrialde konplexuetara bidaiatzen lagunduko dizun zerbitzua izatea.
  • Aurrez aurreko misioetan, logistika antolatuta edukitzea.
  • Helmugako herrialdeko enpresen eta erakundeen aurrean, erakunde-babesa izatea.

Onuradunak

Nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duten Arabako enpresak dira onuradunak, dela merkatuen prospekzioa egiteko, dela harremanak lantzeko, dela herrialde jakin batean duten presentzia sendotzeko.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online