Zure eraldaketa digitala bultzatzen dugu eta Kit Digitalari buruzko aholkuak ematen dizkizugu.
Arabako Kit Digitalerako Acelera Pyme bulegoa topagune fisiko eta birtuala da, Lurraldeko enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta ekintzaileei laguntzeko; horien eraldaketa digitala bultzatzeko helburua du. Bertan, Kit Digitalari buruz gidatzen eta aholkatzen zaitugu.
Zer da KIT DIGITALA programa?
Kit Digitala Espainiako Gobernuaren ekimena da, eta merkatuan eskuragarri dauden konponbide digitalen ezarpena diruz laguntzea du helburu, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko. Bulegoaren helburua da enpresa txikien, mikroenpresen, autonomoen, ondasun-erkidegoen, sozietate zibil profesionalen, merkataritza-jarduera duten sozietate zibilen eta titulartasun partekatuko nekazaritza-ustiategien eraldaketa digitala bultzatzea, enpresa-estrategietan IKTen kultura, erabilera eta aprobetxamendu iraunkorra hartuta.
Red.es –Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoa da, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bitartez– eta Espainiako Ganberak lankidetza-hitzarmen bat abian jarri dute Merkataritza Ganberen Sarean 60 Acelera Pyme bulego sortzeko. Hitzarmen horren helburua izango da datozen bi urteetan enpresa txiki eta ertainen, mikroETEen, autonomoen eta ekintzaileen eraldaketa digitala bultzatzea. Europar Batasunaren Next Generation Funtsak finantzatzen ditu jarduketak.
Zer egiten dugu Acelera Pyme bulegoan?
- ETEei teknologia digitalen bidez lehiakorragoak izaten lagundu.
- Erabiltzaileen eta teknologia-hornitzaileen arteko topagunea izan.
- Enpresa txiki eta ertainei ekonomia digitalerako trantsizioa erraztu.
- IKT soluzioak ezartzeko laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa eman.
- Teknologia digitalen erabileraren berri eman eta sentsibilizatu.
Espainiako Ganberarekin sinatutako hitzarmenean ezarritako jarduketak Espainia Digitala 2025 agendaren ildo estrategikoen barruan daude, eta, zehazki, ETEak Digitalizatzeko Planaren eta Gaitasun Digitalen Plan Nazionalaren barruan.
Informazio gehiago
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online