Gobernu-organoak
Ganberaren gobernu-organoak
Ganberak Arabako enpresa guztien interesak ordezkatzen ditu. Izan ere, Ganberak enpresek demokratikoki eta ekonomia-pisuaren arabera foru-lurraldeko sektore ekonomikoen artean aukeratutako ordezkariak biltzen ditu. Gobernu-organoetako karguek ez dute ordainsaririk jasotzen.
Hauek dira funtzionamenduko mekanismo operatiboak:
- Osoko bilkurak,
- Kontsulta Batzordeak; gobernu-organoei aholkularitza ematen dieten talde iraunkorrak dira, sektore edo arlo zehatzetan adituak dira eta ez dute erabakitzeko ahalik,
- eta lantaldeak; noizean behin eta behin-behinean jarduten dute eta gai jakinak analizatzen dituzte.
Hauek dira Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren gobernu-organoak: Osoko Bilkura, Batzorde Betearazlea eta presidentea.
Presidentzia
Presidenteak Ganbera ordezkatzen du, organo kidetu guztiak zuzentzen ditu eta akordioak betearaztearen arduraduna da. 2010eko martxotik aurrera, Gregorio Rojo jauna da presidentea, 2018ko ekainean eta 2022ko azaroan berriro aukeratua izan baitzen.
Gregorio Rojo, Arabako Ganberaren presidentea
Arabako Ganberaren Osoko Bilkura
Lurraldeko enpresetako eta ekonomia-sektoretako ordezkariek osatzen dute. Bertan partekatzen dituzte industriari, merkataritzari, zerbitzuei eta ekonomiari buruzko askotariko ikuspegiak. Osoko Bilkurako kideak demokratikoki hautatzen dira lau urtean behin.
Osoko Bilkura gobernuko eta ordezkaritzako organo gorena da, Ganberaren politika zehazten du eta Batzorde Betearazlea eta presidentea izendatzen ditu. Honela dago osatuta:
INDUSTRIA ETA ERAIKUNTZA ATALA | |
Pferd Rüggeberg, S.A. | Omega Elevator, S.A |
Aratubo, S.A.U. | CTLpack Vitoria- Gasteiz, S.A.U. |
Zorelor, S.A. | Bodegas de los Herederos del Marqués del Riscal S.L. |
Aernnova Aeroestructuras Álava, S.A.U.. | Serigrafía Álava, S.A |
SNA Europe Industries Iberia, S.A. | Flanker Mobiliario, S.A. |
Ega Master, S.L. | Lagunketa Estudios Construcción, S.A |
Estampaciones Rubí, S.A.U. | Zikotz, S.A. |
MERKATARITZA ETA HOSTALARITZA ATALA | |
Destilerías Manuel Acha Fábrica de Licores S.A. | Laudio Soinu S.L. |
Bacomat S.A. | Explotaciones Subijana de Álava S.A. |
ZERBITZU ATALA | |
Servicio de Coches de Lujo S.L. | Tubos Reunidos Industrial S.L.U. |
Caja Laboral Popular Cooperativa de Crédito | Market Intelligence S.L. |
Kutxabank S.A. | Centro Internacional de Negocios SEAVI S.L. |
Batzorde Betearazlea
Batzorde Betearazlea Ganberaren kudeaketa-, administrazio-, eta proposamen-organo iraunkorra da. Hauek dira Batzorde Betearazleko kideak:
Presidente - Lehendakaria | Gregorio Rojo |
Vicepresidente - Lehendakariordea | David Udakiola Aguirre |
Vicepresidente - Lehendakariordea | Inmaculada Barbero Corres |
Tesorero - Diruzaina | Josu Sánchez Álvarez |
Vocal - Mahaikidea | Juan Antonio Sánchez Corchero |
Vocal - Mahaikidea | José Carlos Velasco Suárez |
Vocal - Mahaikidea | Gemma Ortiz de Barrón Lauzurica |
Vocal - Mahaikidea | Pascal Gómez Pérez |
Vocal - Mahaikidea | José Barreira Lorenzo |
Vocal - Mahaikidea | Fernando Salamero Laorden |