Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Industriaren, industriari lotutako zerbitzuen, oinarri teknologikoaren edo jasangarritasunaren sektorean ekintzailetza sustatzeko laguntzak.

Michelin Fundazioak, Arabako Ganberaren laguntzarekin, 1.000 euroko laguntzak eskaintzen ditu industriaren, industriari lotutako zerbitzuen, oinarri teknologikoaren edo jasangarritasunaren sektorean ekintzailetza sustatzeko, bi urteko epean sortzen den lanpostu bakoitzeko.

Zertan datza?

Michelin Fundazioak Arabako Ganberarekin lankidetzan sortutako laguntza-programaren onuradun izan zaitezke, enpresa sortu berria baduzu (soilik pertsona juridikoak) eta sektore hauetakoa bada: industria edo industriari lotutako zerbitzuak, oinarri teknologikoko proiektuak, mugikortasun jasangarriko proiektuak, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra edo antzekoak.

Laguntza ekonomikoa itzuli beharrik gabekoa eta 1.000 eurokoa izango da, onuradunaren eta Michelin Fundazioaren arteko hitzarmena sinatzen denetik bi urteko epean sortzen den enplegu bakoitzeko. Gehienez 18 lanpostu lagundu ahal izango dira diruz proiektu bakoitzeko.

Gainera, Arabako Ganberatik aholkularitza pertsonalizatua jasoko duzu enpresa finkatzen eta hazten laguntzeko.

Nor izan daiteke onuradun?

Egoitza Araban duten eta sortu berriak diren enpresak, sektore hauetakoak: industria edo industriari lotutako zerbitzuak, oinarri teknologikoko proiektuak, mugikortasun jasangarriko proiektuak, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra edo antzekoak.

Parte-hartzaileentzako kostua

Michelin Fundazioak % 100ean diruz lagundua.

Izen-emateak

Eskatu laguntza eta aholkularitza creaciondeempresas@camaradealava.com helbidean edo 945 14 18 00 telefono-zenbakian.

Honako hauen laguntzarekin:

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online