Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure saltokiaren egoera sendotzen eta hobetzen lagunduko dizugu, diagnostiko eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zertan datza?

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, merkataritza sektorerako Alerta Goiztiarreko Programa abiarazi du aurten ere. Alerta Goiztiarreko programak zure saltokiaren hainbat alderdi aztertzen ditu doan, zure merkataritza-kudeaketaren egitura eta indarguneak nahiz ahulguneak ezagutu eta zure saltokiaren kudeaketa optimizatzen duen ekintza-plana eskaintzeko helburuz.

Alerta Goiztiarreko Programa lau fasetan egiten da:

  • Zure saltokiaren azterketa eta balorazioa, establezimenduaren merkataritza-kudeaketaren egitura eta indarguneak zein ahulguneak ezagutzeko.
  • Ekintza-plana prestatuko dizugu, zure kudeaketa optimizatzeko.
  • Ekintzak garatzen lagunduko dizugu; horretarako Ganberako teknikari baten laguntza izango duzu, etengabeko aholkularitza emango dizuna, telefonoz, linean edo aurrez aurre.
  • Amaierako balorazioa eta azterketa egingo dira; hala, hasierako egoeratik amaierako egoerarainoko bilakaera ikusiko duzu.

Deskargatu hemen programari buruzko informazio guztia.

Onuradunak

Arabako txikizkako saltokiek balia dezakete programa hau, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.

Parte-hartzaileentzako kostua

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.

Izena emateko deialdia


2024ko deialdia itxita

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online