Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Arabako enpresa esportatzaileei lagunduko diegu ingurune digitaletan duten kokapena hobetzen eta nazioartekotze-estrategia indartzen.

Nazioarteko Posizionamendu Digitaleko programaren helburua zure enpresari baliabide digitalen bidez nazioarteko merkatuetan lehiatzen eta aukerak identifikatzen ahalbidetzen dizuten estrategiak zehazten laguntzea da.

Zertan datza?

Programaren hasieran, enpresa batek ingurune digitalean duen markaren posizionamendua baldintzatzen bi zutabeak aztertuko dira: web posizionamendua bilatzaileetan eta marka digitalaren posizionamendua.

WEB POSIZIONAMENDUA BILATZAILEETAN

Helmugako herrialdea helburu duen SEO estrategia osoaren bidez, helmugako herrialdearen bilatzaile nagusietan, zure webgunearen ikuspen organikoa hobetzeko modua bilatuko dugu. Hori lortzeko, webgunea aztertzen hasiko gara, aukeratutako herrialdearen bilatzaileetan kokapen organiko hobean eragina duten hobekuntza- eta optimizazio-alderdiak aurkitzeko asmoz. Herrialdeko erabiltzaileek gehien bilatzen dituzten gako-hitzak identifikatu eta hautatuko ditugu, marka bilaketetan ager dadin.  Horrela, trafiko kualifikatua erakarriko duzu zure webgunera, zure lehiakortasuna hobetuko da, zure produktua eta marka sendotuko eta zure enpresa nazioartera zabaldu nahi duzun herrialdean haziko da.

MARKA DIGITALAREN POSIZIONAMENDUA

Bestalde, posizionamendu-estrategia osoa edo marka digitalaren ekintza-plana taxutuko dugu, non gaur egun erabiltzen diren komunikazio-kanal nagusiak aztertuko ditugun. Horregatik, Nazioarteko Posizionamendu Digitaleko programak komunikazio-bide horiek aztertuko ditu, lehiatzen lagunduko dizuten estrategiak definitzeko helburuz.

Laburbilduz, Nazioarteko Posizionamendu Digitaleko programaren esparruan jarraitzen dugun lan-prozesua honako hau da:

  • Enpresak herrialde batean eta helmugan dituen lehiakideen aldean duen posizionamendu digitala aztertuko dugu.
  • Enpresaren sektoreari aplikatutako herrialdearen alderdi digitalak aztertuko ditugu, horiek kontuan hartu behar baitira ezarritako helburuak lortzen ahalbidetzen duen estrategia proposatzeko.
  • Zure webgunearen erabilgarritasuna, erabilerraztasuna eta nazioarteko erabiltzaileenganako orientazioa aztertuko ditugu, baita herrialdean posizionamendua hobetzeko behar den gako-hitzen estrategia ere.
  • Enpresaren egoera espezifikoa eta ezarritako helburuak (nazioarteko AMIA digitala) kontuan hartuta, kanalarekin lotutako estrategia definituko dugu.
  • Ekintza-plan pertsonalizatua egingo dugu, enpresak ezarritako bezeroak, produktua, zerbitzua eta xede-herrialdea kontuan hartuta.
  • Amaitzeko, ekintza-plana garatzeko laguntza- eta finantzaketa-programak identifikatuko ditugu.

Onuradunak

Hasierako fasean edo finkatze-fasean dauden euskal enpresa esportatzaileak dira onuradunak, baldin eta posizionamendu digitala hobetu nahi badute kalitatezko lead edo balizko bezeroak erakartzeko.

Parte-hartzaileentzako kostua

Enpresentzako aholkularitza-, balioespen- eta azterketa-zerbitzuak oso-osorik diruz lagunduta dago, baina iradokitako ekintzak abian jartzeari lotutako zuzeneko kostuak enpresak berak ordaindu beharko ditu.

Izen-ematea

Programa honetan interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan internacional@camaradealava.com helbidea erabiliz.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online