Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Indartu zure nazioarteko salmentak ekintza digitalak baliatuz Profex Digital programari esker eta erakarri munduko edozein tokitako bezeroak.

Zertan datza?

Programaren helburua da enpresari nazioartekotzen laguntzea, marketin digitalean dituen helburuak eta estrategia zehazten lagunduz eta aurreikusitako ekintzak kanpoko merkatuetan bezeroak erakartzeko tresna digitalen bidez inplementatuz.

Programak marketin digitalean aditua den pertsona bat jarriko du zure enpresaren eskura.

  • Marketin digitalean dituen helburuak eta estrategia zehazten lagunduko dio enpresari, eta aurreikusitako ekintzak abian jarriko ditu, ezagutza igorriz, enpresak kanal digitala hobeto kudea dezan.
  • Gehienez, beste hiru enpresak partekatuko dute programa 9 hilabeteko epean.

Onuradunak

Profex Digital programaren onuradunak euskal ETEak dira, baldin eta marketin digitaleko teknikak praktikan jartzeko barne-gaitasunik ez badute, barruko gaitasunetan errefortzua behar badute eta nazioarteko merkatuetan bezero potentzialak erakarri nahi badituzte.

Izen-ematea

Konpromisorik gabeko informazioa eska dezakezu internacional@camaradealava.com helbidean.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online