Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Logistikari eta intermodalitateari buruzko Euskadiko topaketa profesional handiena.

Logistikak eta intermodalitateak gero eta leku garrantzitsuagoa hartzen dute enpresen jardueran. Bere helburu nagusia produktu egokiak (ondasunak eta zerbitzuak) leku egokian, une egokian eta nahi diren baldintzetan jartzea da, enpresaren errentagarritasunari ahalik eta gehien lagunduz.

 

Bai Arabak bai Bizkaiak, kasu honetan Bilboko Portuaren bitartez, kokapen geografikoagatik eta azpiegiturengatik, baldintza ezin hobeak dituzte garraioaren eta logistikaren arloetan. Transmodal Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portu Agintaritzak 2008an sinatutako lankidetza-hitzarmen baten barruan elkarrekin garatzen dituzten ekintzen ondorioa da. Akordio honek hainbat jarduera-eremu ditu, helburu nagusi batekin: ekintza bateratuak sustatzea jarduera logistikoaren ezarpena, erabilera eta eraginkortasuna dinamizatzeko, batez ere Arabako eta Bilboko Portuko espazio logistikoaren optimizazio potentziala dakarten ekimenak, banakakoa zein multzokoa.

Zertan datza?

Logistikari eta intermodalitateari buruzko topaketa profesional bat da, enpresei eta profesionalei zuzendua, eta sektorearen hazkundea eta lehiakortasuna hobetzea du helburu, esperientziak trukatuz eta nazioarteko jardunbide egokiak ezagutuz.

 Nori zuzentzen zaio?

Transmodal aukera bikaina da industriako, esportazioko, garraioko eta banaketako enpresetako profesionalen eta logistikako operadoreen artean esperientziak trukatzeko.

 Hauek antolatuta eta honako hauen laguntzarekin:

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online