Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure negozioa errealitate digital berrira egokitzen lagunduko dizugu.

Zertan datza?

Prestakuntza eta aholkularitza teknologikoko programa da, txikizkako saltokietan, horniduren konponketa eta ordezko piezen tailerretan nahiz zerbitzu pertsonalen establezimenduetan negozioaren eredu lehiakorrago bateranzko eraldaketari arrakastaz aurre egiteko tresnak eta ezaupideak eskaintzea helburu duena.


Saltoki txikietan, eraldaketa digitala sustatu nahi du, profesionalizatzen laguntzeko eta honako alderdi hauetan hobetzeko:

  • Bezeroekiko harremanak lantzeko modua.
  • Eskainitako zerbitzu eta produktuen hobekuntza.
  • Lehiakortasunaren garapena.


eus-COMMERCE programak lau jarduera-ildo ditu:

1. Aholkularitza:

Zure negozioaren digitalizazio-maila edozein dela ere, zure negozioaren online presentzia garatzeko irtenbide berriak ezartzen lagunduko dizugu, baita dagoeneko dituzunak hobetzen ere.

2. Laguntza digitala:

Kanpoko profesional espezializatu baten laguntza eta laguntza digitaleko zerbitzu pertsonalizatua, 9 hilabetean, zure presentzia digitalaren kudeaketan laguntzeko.

Profesional horrek, besteak beste, eta beti zure eskutik, zeregin hauek izango lituzke:

  • Lineako marketineko plan txiki bat prestatzea.
  • Sare sozialak dinamizatzea.
  • Online dendaren “eguneroko” jarraibideak ezartzea.
  • Esparru digitalean, saltokiak jarraitu beharreko errutina sortzea.


Azken batean, zure negozioa digitalizatzeko estrategian definitutako ekintzak planifikatu eta garatzea; betiere, ezagutza transmititzeko eta gaikuntza hobetzeko helburuari lotuta.

3. Networking jardunaldiak:

B2B topaldia, txikizkako merkataritzako enpresetan eta zerbitzu pertsonaletan izandako esperientzia arrakastatsuak eta eraldaketa digitaleko azken joerak ezagutzeko.   

4. Zabalkundea:

Balia ezazu gure lineako atari berria, merkataritza-arloko eraldaketa digitala sustatzeko. Prestakuntza jaso, informazioa jaso, ezagutza eta esperientzia digitalak partekatu eta, programaren onuradun bazara, laguntza teknikoa edo teknologikoa jaso ahal izango duzu hemen: www.euscommerce.eus.

Onuradunak

Programaren hartzaileak txikizkako saltokiak, zerbitzu pertsonalei eta tailer mekanikoak dira; farmaziak, estankoak, loteria- eta apustu-etxeak programatik at daude.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiek balia dezakete programa hau, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan, zerbitzu pertsonalak ematen dituzten saltokiak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 973.1., 973.3. edo 975. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko konponketa-tailerrak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 691.2 epigrafean alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.


Parte-hartzaileentzako kostua

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.

Izena emateko 

2024ko deialdia itxita. 

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online