Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure enpresa-proiektua abiarazi, finkatu eta hedatzen lagunduko dizugu.

Negozio-ideia bat duzu? Laguntza behar duzu errealitate bihurtzeko? Enpresa sortu berria duzu? Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroa, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Sailak eta Arabako Ganberak sustatua, zure enpresa-proiektua abiarazten, finkatzen eta hedatzen laguntzeko dago diseinatuta. Aprobetxatu gure aholkularitza pertsonalizatua eta diziplina anitzekoa: hasierako ideiatik hasi eta enpresa finkatu eta hedatzeraino, pausoz pauso gidatuko zaitugu zure ametsa errealitate bihur dezazun.

Zertan datza?

Negozio-ideia bat baduzu, aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu zure enpresa-proiektua garatzeko eta abian jartzeko funtsezko alderdi guztietan:

  • Sektoreari eta merkatuei buruzko informazioa.
  • Forma juridikoaren definizioa.
  • Eratzeko eta abian jartzeko izapideak.
  • Zerga- eta lan-inplikazioak.
  • Laguntzak, dirulaguntzak eta finantzaketa.
  • Enpresa-planen tutoretza.
  • Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlanak egitea.

Enpresa sortu berria baduzu, finkatzen lagunduko dizugu, zure beharretara egokitutako aholkularitza pertsonalizatuarekin.


Nor izan daiteke onuradun?                                                                                                                

  • Negozio-ideia bat duten ekintzaileak, edozein jarduera-sektoretan eta Arabako Lurralde Historikoko edozein tokitan.
  • Egoitza Araban duten banakako enpresaburuak eta enpresa sortu berriak, finkatu eta hedatzeko aholkularitza behar dutenak.

Enpresarentzako/parte-hartzailearentzako kostua                        

% 100ean Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua.                                               

Izen-emateak

Eskatu aholkularitza creaciondeempresas@camaradealava.com helbidean edo 945 14 18 00 telefono-zenbakian.

Honako hauen laguntzarekin          

 

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online