Profex programari esker, kanpo-merkataritzako aditu bat hartu ahalko duzu, eta zure nazioarteko merkataritza-plana eraginkortasunez garatzen eta gauzatzen lagunduko dizu.
Indartu zure esportazio-saila, lanaldi partzialeko nazioarteko merkataritza-arloko aditu bat hartuta. Irtenbide horri esker, zure enpresak merkatu berriak ireki eta/edo salmentak handitu ahal izango ditu dagoeneko jardunean dabilen herrialdeetan, bai eta sektore eta bezero berriak arakatu ere.
Zertan datza?
PROFEX programaren helburua euskal enpresen nazioartekotzea areagotzea da.
Bi modutan lortzen du helburu hori. Batetik, enpresan esportazio-saila sortzen laguntzen du, lanaldi partzialeko esportazio-sustatzaile baten bidez. Bestetik, nazioarteko merkataritza-plana egiten laguntzen du.
Arabako Ganberan, hiru enpresek osaturiko talde bakoitzeko, modu partekatuan esleitutako nazioartekotze-sustatzaileak hautatzen ditugu. Enpresa horiek hautatzerakoan, kontuan hartzen dugu ez direla elkarrekin lehiatuko eta, ahal den neurrian, sinergiak lantzeko modua izan behar dute, bai produktuen osagarritasunaren bidez, bai sektore edo merkatu berdintsuetara bideratzen dituztelako.
Kanpo-merkataritzako adituak eginkizun hauek ditu, besteak beste:
- Egiten dituen jardueren berri ematea aldizka hiru enpresei eta Ganberari.
- Merkataritza Plana gauzatzea.
- Jokabide-kodea betetzea.
- Konfidentzialtasun-konpromisoa betetzea.
Bestalde, Arabako Ganberak programaren kudeaketa egokia zainduko du, honako hauek bermatuz:
- Proiektuaren kudeaketa operatiboa.
- Enpresa parte-hartzaileak hautatzea eta taldeak eratzea.
- Lanaldi partzialeko esportazioaren sustatzaileak, prestakuntza eta talde/enpresei esleitzea, azkenen ezaugarrien arabera.
- Nazioarteko Merkataritza Plana egiten laguntzea.
- Proiektuak irauten duen bitartean, enpresei eta sustatzaileei laguntzea.
- Programaren ebaluazioa eta jarraipena egitea.
- Konfidentzialtasun-konpromisoa betetzea.
Hala berean, programari atxikitako enpresak konpromiso hauek hartzen ditu:
- Esleitutako lanaldi partzialeko esportazio-sustatzaileei laguntzea.
- Teknikariari bere eginkizunak behar bezala betetzeko behar dituen baliabideak ematea.
- Adostutako ordainsaria hilero ordaintzea teknikariari.
- Merkataritza-planaren jarraipena egitea.
- Teknikariak merkataritza-ekintzen garapenean sortutako joan-etorrien gastuak ordaintzea.
- 18 hilabetez jarduteko konpromisoari oratzea.
- Teknikariarekin merkataritza-kontratu egokia sinatzea.
- Aldizkako jarraipen- eta ebaluazio-bilerak egitea Arabako Ganberarekin.
Onuradunak
Programa honen onuradunak dira xede-merkatuak dibertsifikatu nahi dituzten eta nazioartekotze-sailetan laguntza behar duten Arabako enpresak. Edo, bestela, nazioartekotzen hasteko prestakuntza nahikoa ez duten giza baliabiderik edo barne-gaitasunik ez duten enpresak.
Parte-hartzaileentzako kostua
Zerbitzu honek 18 hilabeteko iraupena du eta 850 euroko kostua hilean. Enpresa parte-hartzaileei 400 euroko hobaria aplikatuko zaie hilean eta, hortaz, enpresak 450 euroko kostua ordaindu beharko du hilean. Dirulaguntzaren likidazioa hiru hilean behin ordainduko da.
Izena-ematea
Izena-ematea eta informazioa: internacional@camaradealava.com
Babesleak
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online