Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure enpresaren nazioartekotzean lagunduko dizugu, ehuneko 100ean diruz lagundutako zerbitzua eskainita.

Esportatzen baduzu edo oraindik ere esportazioan hasi ez bazara, Arabako Ganberak zure negozioak nazioartean hedatzeko duen ahalmena ebaluatuko dugu, eta prozesuaren urrats guztietan lagunduko dizugu, kanpoan saltzen hasteko edo zure salmentak hobetzeko.

Zertan datza?

Nazioartekotzea jorratzea helburu duen egoeraren diagnostikoak aukera ematen die enpresei gaur egun duen esportatze-maila edo -paraera aztertzeko, eta enpresak kanpoko merkatuei arrakastaz helduko badio, zer alderdi kontuan hartu behar duen identifikatzeko. Halaber, diagnostikoa enpresa ezagutzeko abiapuntua da eta, horrela, enpresak eskura dituen baliabideen ibilbide pertsonalizatua diseinatuko da, enpresak prozesu osoan bidelagun izan ditzan.

Diagnostiko hori eginda, enpresaren gaitasuna ebaluatu daiteke nazioartekotzeko aukera handiak aprobetxa ditzan:

  • Fakturazioa handitzeko aukerak aztertzea.
  • Soberan dauden baliabideei eta gaitasunei irtenbidea ematea.
  • Negozio-aukera berriak antzematea.
  • Bezeroen zorroa dibertsifikatzea, arriskuak minimizatuz eta enpresaren indarguneak zein hobetzeko arloak identifikatuz.

Azken batean, enpresa parte-hartzaileak nazioarteko proiektuaren hurrengo urratsei arrakastaz heltzeko dituen benetako aukerak ezagutu ahalko ditu, eta, gainera, enpresaren  nazioarteko bilakaeran aurrera egiteko eskura dituen baliabideak identifikatzeko aukera emango dio.

Onuradunak

Programa honen onuradunak enpresa txikiak eta ertainak dira:

  • Nazioarteko prozesuari begira, zer paraera duten jakin nahi badute.
  • Kanpora ateratzeko eta merkatu berriak jorratzeko plangintza egiten laguntza eskuratu nahi badute.

Arabako Ganberak nazioartekotzeko helburuz garatzen dugun egoeraren diagnostikoak jorratu behar dituen aztergaiak aldatu egin daitezke industriaren eta enpresaren ezaugarri espezifikoen arabera. Hala eta guztiz ere, badira beti kontuan hartu behar ditugun elementu erkide batzuk:

  • Barne-analisia: enpresak egun daukan nazioartekotzeko barne-gaitasuna ebaluatzen dugu, antolaketa-egitura, giza baliabideak, gaitasun teknikoak eta finantzarioak aintzat hartuta.  Hau da, enpresak nazioarteko ingurunera egokitzeko beharrezko baliabideak dituen ala ez zehaztuko dugu.
  • Enpresaren balio-eskaintza aztertzen dugu, eta haren aukera lehiatsuak identifikatzen ditugu, xede-merkatuetan nabarmendu ahal izateko.

Parte-hartzaileentzako kostua

Programa oso-osorik diruz lagunduta dago.

Izen-ematea eta informazio gehiago

Eskatu konpromisorik gabeko informazioa eta eman pausoa zure negozioa nazioartean hedatzeko, hemen: internacional@camaradealava.com

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online