Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure enpresaren jasangarritasun-ikuspegia definitzeko eta ezartzeko aholkuak ematen dizkizugu. 

Enpresa-jasangarritasunerako estrategia bat epe ertain eta luzeko helburuetara bideratzen da, erakundearentzat eta bere interes-taldeentzat garrantzitsuenak diren ardatz jasangarrien inguruan artikulatuta. Estrategia horretan ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-alderdiak (ESG) sartzen dira eragiketetan, erabakiak hartzerakoan eta enpresa-kulturan.

Jasangarritasun-planaren helburua da estrategian zehaztutako helburuak lortzea.

Zertan datza?

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak aholku ematen dizu, bai estrategia eta jasangarritasun-planaren zehaztapenari, garapenari, integrazioari eta komunikazioari dagokienez, bai jasangarritasun-arloko ekintza zehatzak ezartzeari dagokionez.

Ganberak lagun zaitzakeen zenbait ekintza:

  • Materialtasunaren azterketa (materialtasun bikoitza).
  • Arriskuen gestioa.
  • ESG plan zuzentzaileen diseinua.
  • Nazio Batuen Mundu Itunari (Global Compact) atxikitzea.
  • Erantzukizun soziala kudeatzeko sistema bat ezartzea (IQNET SR10,ISO 26000, SGE21)
  • ESG aginte-koadroak diseinatzea eta ezartzea.
  • Enpresako barne-prestakuntza, erakundearen estrategiarekin bat datorren jasangarritasunaren arloan.
  • Jasangarritasuna ebaluatzeko plataformei erantzutea (ecovadis, SAQ 5.0, CDP…).
  • Jasangarritasun-irizpideak integratzea enpresaren barne- eta kanpo-komunikazioan eta abarretan.

Nor izan daiteke onuradun?

Edozein enpresa-mota, jarduera eta tamaina edozein dela ere.

Parte-hartzaileentzako kostua

Proiektuaren araberako aurrekontu pertsonalizatua.

Kontsultak/aurrekontu-eskaera

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online