WEBGUNEAREN TITULARTASUNA

Webgune hau (aurrerantzean, webgunea) Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialarena da (aurrerantzean, “Arabako Ganbera”).

Webgunera sartzeko erabili duzun/dituzun domeinu-izena(k) Arabako Ganberaren jabetzakoa(k) da/dira. Domeinu-izen hori(ek) ezingo d(ir)a erabili Arabako Ganberaren titulartasunekoak ez diren beste eduki, produktu edo/eta zerbitzu batzuekin lotuta, ezta azken erabiltzaileen artean nahasketa edo Arabako Ganberaren izen ona galtzea eragin dezakeen moduan ere.

Lege-ohar honen ondorioetarako, erabiltzaileak dira webgunera sartzen diren pertsonak eta/edo webgunera eskaera bat edo email bat bidaltzen dutenak, edo webguneko formulario bat betetzen dutenak edo erregistro-prozesu bat osatzen dutenak.

Arabako Ganberarekin harremanetan jar zaitezke honako bitarteko hauen bidez:

a.        Arduradunarekin harremanetan jartzeko datuak:

            i.       Izen osoa: ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA

            ii.      Egoitza soziala Eduardo Dato kalea 38, Vitoria-Gasteiz, Araba (PK 01005)

           iii.      IFK: Q0173001L 

 b.        Pribatutasun-batzordearekin harremanetan jartzeko datuak:

Posta elektroniko bidez jar zaitezke harremanetan: lopd@camaradealava.com

HELBURUA

Lege-ohar honetan, honako hauek arautzen dituzten baldintzak jasotzen dira: a) webgunerako sarbidea, nabigazioa eta erabilera; b) webgunea erabiltzetik eratorritako erantzukizunak eta, hala badagokio, webgunearen bidez eskain daitezkeen produktuak edo zerbitzuak ematea eta/edo kontratatzea; eta c) webgunearen edukiaren hornidura eta erabilera. Kontrako edozein xedapeni kalterik egin gabe, aurreko horrek ez du eragozten Arabako Ganberak baldintza bereziak ezarri ahal izatea webgunearen bitartez erabiltzaileei eskaintzen zaizkien produktu edo zerbitzuen erabilera, prestazioa eta/edo kontratazioa arautzeko. Nolanahi ere, baldintza berezi horiek lege-ohar honen zati izango dira.

Webgunera sartzeak, formularioak betetzeak, informazio-eskaerak, kontsultak, kexak, kontratazio-eskaintzak, curriculuma bidaltzeak eta, oro har, webgunean dauden formulario eta/edo postontzi elektronikoen bidez egindako aurrekoen antzeko edozein ekintzak berekin ekarriko du, bere aldetik, lege-ohar hau osatzen duten arau guztiak inolako erreserbarik gabe onartzea eta webgunearen erabiltzaile izaera hartzea. Ondorioz, arretaz irakurri eta ezagutu behar duzu lege-ohar hau.

Webgunearen bidez produktu edo zerbitzuak erabili, eskaini edo/eta kontratatuz gero, erabiltzaileak erabili edo/eta eskatzeak berekin ekarriko du, halaber, erreserbarik gabe onartzea horretarako ezarritako baldintza bereziak, halakorik ezarri bada, eta lege-ohar honen parte izango dira.

WEBGUNERAKO SARBIDEA ETA ERABILERA

Erabiltzaileak webgunera sartzea librea eta doakoa da.

Webgunera sartze hutsak ez du esan nahi, berez, Arabako Ganberaren eta erabiltzaileen artean inolako lotura edo harreman komertzialik ezarri denik, salbu eta horretarako bitarteko egokiak ezarri badira eta erabiltzaileak, hala badagokio, ezarritako baldintzak bete baditu. Arabako Ganberak eskainitako produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa webgunean sartzeak informatzeko eta publizitatea egiteko helburua baino ez du, berariaz beste helbururen bat ezarri ezean.

Webgunearen bidez eskainitako produktu edo zerbitzuren bat erabili, eskaini edo/eta kontratatzeko, erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, eta egiazko eta legezko informazioa eman. Kasuan kasuko tratamendua edo produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko aurrez ezarritako formularioak betetzean sartzen dituen datu guztien benetakotasuna bermatu beharko du. Erregistroaren ondorioz erabiltzaileak pasahitza eskuratzen badu, pasahitz hori arduraz erabiltzeko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du. Ondorioz, erabiltzaileen ardura da ematen zaien edozein identifikatzaile eta/edo pasahitz behar bezala zaintzea eta isilpean gordetzea, eta konpromisoa hartzen dute horien erabilera hirugarrenei ez lagatzeko, aldi baterako edo behin betiko, ezta kanpoko pertsonei sartzen ez uzteko ere. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da hirugarren ez-legitimo batek bere produktuak edo zerbitzuak erabiltzea eta/edo kontratatzea, baldin eta horretarako pasahitz bat erabiltzen badute erruzko jarduketa baten edo arduragabekeria baten ondorioz edo erabiltzaileak pasahitza galdu duelako.

Nolanahi ere, webgunera sartzea, nabigatzea eta hura erabiltzea eta, hala badagokio, webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak edo produktuak erabiltzea edo kontratatzea erabiltzaileen erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean egiten da. Beraz, erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute Arabako Ganberak edo Arabako Ganberako langile baimenduek webgunearen eta haren edukien erabilerari buruz emandako beste edozein jarraibide arduraz eta fideltasunez betetzeko.

Hori dela eta, erabiltzaileek une bakoitzean eskaintzen diren eduki, produktu eta zerbitzuak modu arduratsu, zuzen eta zilegian erabiltzeko konpromisoa hartzen dute, indarrean dagoen legediaren arabera, eta bereziki, honako hauek ez egiteko konpromisoa hartzen dute:

(i) Legearen, moralaren, oro har onartutako ohitura onen, ordena publikoaren eta Arabako Ganberak emandako jarraibideen aurkako helburu edo ondorioekin erabiltzea.

(ii) Hirugarrenen legezko eskubideei kalte egiteko erabiltzea.

(iii) Webgunera sartzea eta/edo helburu profesionaletarako erabiltzea, eta berezko enpresa-jarduera gisa, webgunearen zerbitzuak eta edukiak sartzea.

(iv) Edukiak eta produktuak eta, bereziki, webgunearen edo zerbitzuen bidez lortutako edozein motatako informazioa erabiltzea, publizitatea, zuzeneko salmentarako komunikazioak edo beste edozein motatako merkataritza-helburuak igortzeko, pertsona askori zuzendutako eskatu gabeko mezuak bidaltzeko, xedea edozein dela ere. Konpromisoa hartzen dute informazio hori ez merkaturatzeko edo hedatzeko.

Berariaz debekatuta dago edozein baliabide tekniko, logiko edo teknologiko erabiltzea edo aplikatzea, baldin eta horien bidez erabiltzaileek, zuzenean edo zeharka, webguneko edukien eta/edo zerbitzuak baimenik gabe ustiatzeagatik onurak jaso baditzakete. Era berean, berariaz debekatuta dago baimenik gabe datuak modu automatizatuan biltzea, esaterako, web scraping edo crawling tekniken bidez edo datuak ateratzeko baimendu gabeko beste edozein modu barne, baita bestelakoen bidez ere. Mota honetako edozein jarduera webgunearen erabilera-baldintza eta terminoen urraketatzat hartuko da eta dagozkion lege-ekintzak eragin ahal izango ditu.

BERMEEI UKO EGITEA

Arabako Ganberak ez du erantzukizunik hartzen eta, legeria aplikagarriak baimentzen duen neurririk handienean, kanpo uzten du edozein berme, esanbidezkoak edo inplizituak, honako hauei dagokionez: merkantilitatea, helburu zehatz baterako egokitasuna, ez-betetzea, zehaztasuna, fidagarritasuna, integritatea edo gaurkotasuna webgunean dauden eduki, zerbitzu, produktu, testu, grafiko, esteka edo bestelako elementuei buruzkoak, edo webgunea eta/edo haren edukia atzitzetik eta erabiltzetik lortutako emaitzak.

Ondorioz, Arabako Ganberak ez ditu honakoak bermatzen eta ez du bere gain hartzen:

(i) webgunearen edukien jarraitutasuna eta/edo webgunearen erabilgarritasun edo irisgarritasun falta edo jarraitutasun teknikoa;

(ii) eduki edo produktu horietan akatsik ez egotea edo egon litezkeen akatsak zuzenduko direla;

(iii) webgunean edo hura hornitzen duen zerbitzarian birusik eta bestelako osagai kaltegarririk ez egotea;

(iv) webguneari egindako kaltea eta/edo bertan hartzen diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna;

(v) hala badagokio, webguneko edukien edo zerbitzuen erabilgarritasun- edo errendimendu-falta;

(vi) Arabako Ganberak webgunean ezartzen dituen baldintzak, arauak eta jarraibideak edo haren segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalte-galerak, bere buruari edo hirugarren bati;

(vii) webgunearen edo, hala badagokio, estekak ezarri ahal izan zaizkien webguneen funtzionamendu okerrari edo ez funtzionatzeari lotutako arrazoiek eragin dezaketen beste edozein kalte.

Arabako Ganberak arrazoizko neurriak aplikatzen ditu webgunean argitaratutako edukietan akatsik egon ez dadin. Webgunearen bidez eskaintzen diren edukiak aldizka eguneratzen dira eta Arabako Ganberak edozein unetan aldatzeko eskubidea dauka. Arabako Ganberak ez du bere gain hartzen, inola ere, hirugarrenek webgunean eskainitako edukietan edo zerbitzuetan egindako akatsetatik erator litezkeen ondorioen erantzukizunik.

Erabat debekatuta dago webguneari edukia komunikatzea edo transmititzea, baldin eta hirugarrenen eskubideak urratzen baditu edo edukia mehatxagarria, lizuna, iraingarria, pornografikoa, xenofoboa, duintasun pertsonalaren edo adingabeen eskubideen aurkakoa edo indarrean dagoen legediaren aurkakoa bada, baita arau-hauste penala eragiten duen edozein jokabide ere.

Era berean, debekatuta dago erabiltzaileek eduki hauek sartzea eta komunikatzea: i) eduki faltsuak edo zehaztugabeak, gainerako erabiltzaileak edo Arabako Ganberako langileak nahasaraz ditzaketenak; ii) hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratu ditzaketenak; iii) Arabako Ganberaren ospea edo kreditua kaltetzen edo desprestigiatzen dutenak; iv) legez kontrako publizitate engainagarri edo desleiala; eta/edo v) birusak dituztenak edo webgunearen, sarearen, Arabako Ganberaren edo hirugarrenen ekipamendu informatikoen funtzionamendua kaltetu; edo eta/edo gainerako erabiltzaileen webgunerako sarbidea eragotz dezakeen beste edozein elementu elektroniko dutenak.

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA ETA KALTE ORDAINA

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Arabako Ganbera eta bere filial, sukurtsal, funtzionario, zuzendari, langile eta agenteak kaltegabe mantentzeko edozein erreklamazio, erantzukizun, kostu eta gasturen aurrean, hauek barne hartuta: webgunea erabiltzetik edozein eratara sor daitezkeen abokatuen ordainsariak; webgunearen bitartez edozein mezu, eduki, informazio, software edo beste material jarri edo transmititzea; edo legea edo lege-ohar honen baldintzak urratzea.

SARBIDEA ETA ERABILERA EZEZTATZEA

Arabako Ganberak, diskrezioz, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunerako sarbidea ukatu, kendu, bertan behera utzi edota blokeatu ahal izango die lege-ohar hau betetzen ez duten erabiltzaileei, eta bere erregistroa eta hari buruzko informazio eta artxibo guztiak ezabatu ahal izango ditu. Arabako Ganberak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik erabiltzailearen aurrean, paragrafo honetan aurreikusitako arrazoiengatik webgunerako sarbidea bertan behera uzteagatik.

JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

Erreserbatuta daude edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak. Bereziki, debekatuta dago webgunean dauden eduki guztiak edo batzuk aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, xede publiko edo komertzialetarako; baldin eta Arabako Ganberaren edo, hala badagokio, dagokion eskubideen titularraren aldez aurreko, berariazko eta idatzizko baimenik ez badago. Adibide gisa, debekatuta dago web gunetik informazioa eta edukiak ateratzeko eta biltzeko edozein teknologia erabiltzea.

Izen eta marka komertzialei edo erregistratuei, logotipoei edo bestelako zeinu bereizgarriei buruzko erreferentziek, nahiz eta Arabako Ganberaren edo hirugarren enpresen titulartasunekoak izan, inplizituki daramate haiek erabiltzeko debekua, Arabako Ganberaren edo legezko jabeen baimenik gabe. Webgunera eta/edo bertako edukietara sartzeak edo erabiltzeak ez dio erabiltzaileari inolako eskubiderik ematen, espresuki adierazten ez bada, bertan dauden eta legeak babestutako marka, logotipo eta/edo zeinu bereizgarrien gainean.

ESTEKAK

Webgunetik beste web-orri batzuetarako estekak

Arabako Ganberak estekak eskain ditzake, zuzenean edo zeharka, webgunetik kanpo dauden Interneteko baliabideetara edo web-orrietara. Esteka horiek webgunean egoteak helburu informatiboa du, eta ez da, inola ere, helburuko web-orrietan eskaintzen diren edo eskain daitezkeen produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatzeko gonbidapena, eta ez du esan nahi estekatutako web-orriaren titular den pertsona edo erakundearekiko merkataritza- edo mendekotasun-loturarik dagoenik. Kasu horietan, Arabako Ganbera ez da izango hirugarrenek zerbitzu horiek erabili, eman edo kontratatzean kontuan hartu beharreko baldintza orokorrak eta bereziak ezartzearen erantzulea, eta, beraz, ezin izango da horien erantzuletzat jo.

Arabako Ganberak ez du ahalmenik, ez giza-baliabiderik, ezta baliabide teknikorik ere, beste web-orri batzuek emandako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu guztiak ezagutzeko, kontrolatzeko edo onartzeko, webgunetik estekak ezarri ahal zaizkienean. Ondorioz, Arabako Ganberak ezin izango du bere gain hartu inolako erantzukizunik webgunetik esteka bat jar dakiekeen web-orriei buruzko edozein alderdirengatik. Zehazki, adierazpen gisa eta modu ez zehatzean, ez du erantzukizunik hartuko haien funtzionamenduari, sarbideari, datuei, informazioari, fitxategiei, haien produktu eta zerbitzuen kalitate eta fidagarritasunari, haien estekei eta/edo haien edozein edukiri buruz, oro har.

Hala ere, Arabako Ganberak benetan jakiten badu esteka horietatik bidaltzen den jarduera edo informazioa legez kontrakoa dela, delitua dela edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak kalte ditzakeela, behar den arduraz jardungo du esteka hori ahalik eta lasterren kentzeko edo baliogabetzeko.

Era berean, erabiltzaileek hirugarrenen web-orri hauen bidez garatutako jardueren zilegitasunik ezaren berri izanez gero, berehala jakinarazi beharko diote Arabako Ganberari, bertara sartzeko esteka desgaitu dadin.

Beste web-orri batzuetatik webgunerako estekak

Edozein erabiltzaile, erakunde edo web-orrialdek webgune honetarako estekaren bat ezarri nahi badu, ondorengo hauek bete beharko ditu:

(i) Arabako Ganberaren aurretiazko baimena, berariazkoa eta idatzia jaso beharko du.

(ii) Esteka webgunearen orri nagusira bakarrik zuzendu ahal izango da, berariaz besterik baimentzen ez bada.

(iii) Estekak absolutua eta osoa izan behar du, hau da, erabiltzailea, klik baten bidez, orri nagusira eraman behar du, eta webgunearen orri nagusiaren pantailaren hedadura osoa hartu behar du. Arabako Ganberak bestelakorik baimentzen ez badu, esteka jarri den webguneak ezingo du, inola ere, webgunea erreproduzitu, bere webaren zati gisa edo bere “frame” baten barruan sartu, edo webguneko edozein orriren gainean “browser” bat sortu.

(iv) Esteka jarri den webgunean ezingo da inola ere adierazi Arabako Ganberak esteka hori baimendu duenik, hala izan ez bada. Esteka jarri duen erakundeak bere webgunean modu egokian sartu nahi badu Arabako Ganberaren eta/edo webgunearen marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste edozein identifikazio-zeinu, aurretiaz Arabako Ganberaren berariazko eta idatzizko baimena eduki beharko du.

(v) Nolanahi ere, Arabako Ganberak debekatu egiten du informazioa edo edukiak dituzten webguneetatik bere webgunerako esteka bat jartzea, era hauetako materialak dituztenean: legez kanpokoak, umiliagarriak, lizunak eta, oro har, morala, ordena publikoa, indarrean dagoen legeria, orokorrean onartutako gizarte-arauak edo hirugarrenen legezko eskubideak urratzen dituzten materialak.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Erabiltzailea erregistratzea edo datu pertsonalak ematea beharrezkoa denean (besteak beste, zerbitzuetara sartzeko; informazioa eskatzeko; kontsultak, kexak edo kontratazio-eskaerak bidaltzeko; curriculuma bidaltzeko), erabiltzaileari bere datu pertsonalak emateko beharraz ohartaraziko zaio.

Edonola ere, datu pertsonalak bildu eta tratatzeko, datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudiko printzipioak eta betebeharrak bete beharko dira, eta pribatutasun-politikan aurreikusitakoa bete beharko da, zeina lege-ohar honen parte baita.

IRAUPENA ETA ALDAKETA

Arabako Ganberak beretzat gordetzen du lege-ohar honen edozein termino eta baldintza aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe eta/edo webgunearen bidez ematen diren produktuak edo zerbitzuak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko ezarri diren baldintza bereziak, egokitzat jotzen duenean, negozio-arrazoiengatik edo lege- eta teknologia-aldaketetara egokitzeko helburuarekin. Baldintza horiek baliozkoak izango dira, eta webgunean argitaratzen direnetik izango dituzte ondorioak.

Erabilera-baldintza horien indarraldia, beraz, ikusgai jarritako unearekin bat dator, erabat edo partzialki aldatzen diren arte. Une horretan, aldatutako erabilera-baldintzak indarrean egongo dira.

Arabako Ganberak, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, amaitutzat eman edo eten ahal izango du argitaratutako edukietarako sarbidea, eta erabiltzaileak ezingo du inolako kalte-ordainik eskatu. Desagertu ondoren, indarrean jarraituko dute lege-ohar honetan edukiak erabiltzeko adierazitako debekuek.

KOMUNIKAZIOA

Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak Arabako Ganberara jo beharko du goian adierazitako posta-helbide eta/edo helbide elektronikoaren bidez. Nolanahi ere, Arabako Ganberak erabiltzaileari bidaltzen dizkion jakinarazpenak emandako harremanetarako datuen arabera egingo dira. Erabiltzaileak berariaz onartzen du posta elektronikoa erabiltzea informazioa trukatzeko eta/edo Arabako Ganberaren jakinarazpenak bidaltzeko/jasotzeko.

OROKORTASUNA

Klausulen goiburuak informatiboak baino ez dira, eta ez dute lege-oharraren interpretazioan eraginik izango, kalifikatuko edo aldatuko.

Lege-ohar honetan ezarritakoaren eta webgunean eskainitako produktu edo zerbitzuei buruz ezar daitezkeen baldintza berezien artean desadostasunik egonez gero, baldintza berezietan xedatutakoa nagusituko da.

Eskumena duen epaitegi, auzitegi edo administrazio-organoren batek lege-ohar honen edozein xedapen osotasunean edo zati batean deusez edo aplikaezintzat jotzen badu/baditu, deuseztasun edo aplikaezintasun horrek ez die eragingo lege-oharraren gainerako xedapenei, ezta ezarri diren baldintza bereziei ere, hala badagokio.

Arabako Ganberak lege-ohar honetan jasotako edozein eskubide edo xedapen ez baliatzeak edo ez betetzeak ez du esan nahi hari uko egiten dionik, salbu eta idatziz onartzen eta adosten badu.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA AUZITEGI ESKUDUNAK

Lege-ohar hau eta berau onartzetik sortzen den edo harekin zerikusia duen edozein harreman aplikatu beharreko Espainiako legeriaren arabera arautuko da soil-soilik.

Lege-ohar honetan edo honekin zerikusia duen edozein eztabaida ebazteko eskumena duten auzitegiak eta/edo horiek onartzetik sor daitekeen edozein harreman, aplikatu beharreko legeriaren arabera zehaztuko dira, eta bat etorriko dira Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialaren egoitzakoekin.

Azken bertsioa: 2024ko ekaina.

 

Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!