Eskola desberdina da, berritzailea eta txikizkako merkataritzan aditua .
Zertan datza?
Retail Euskal Eskola Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektua da, Euskadiko tokiko merkataritzaren profesionalizazioan eta lehiakortasunaren hobekuntzan erreferentzia izateko sortua.
Retail Euskal Eskolak hainbat jarduera-ildo jorratzen ditu:
1. Prestakuntza
- Multimedia-prestakuntza, malgua, pertsonalizatua eta egokitua, goi-mailako ikastaroetan eta ikastaro espezializatuetan oinarritua:
- Eraldaketa digitaleko goi-mailako ikastaroak; estrategia; salmenta-gunea; bezeroak; pertsonak; kudeaketa; komunikazioa.
- Ikastaro espezializatuak: zure intereseko goi-mailako ikastaroen moduluak egiteko aukera ematen dute.
- Beste prestakuntza-baliabide batzuk: arrakasta-kasuak, merkataritza-misioak...
- Webinar edo web bidezko mintegiak: zuzenean, linean, 1,5 ordukokoak, askotariko gaiak eta merkataritzarako interesgarriak direnak ardatz hartuta.
Prestakuntza osoa, web-mintegien egutegia, Retaileko ekitaldi jakingarrienen agenda eta askoz gehiago kontsulta ditzakezu, doan, hemen: https://escuelavascaretail.eus/eu/
2. Merkataritzaren Ahotsa
Jarduera horiei esker, ahotsa ematen zaie euskal merkataritzari eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu-enpresei, horien esperientziak azaltzeko, egoerak, kezkak eta jardunbide egokiak partekatzeko, beste euskal merkataritza-enpresa batzuen egiten jakitetik ikasteko, bi jardueraren ildoan:
- Tokiko Merkataritza Misioak. Hiru misio komertzial egingo dira, lurralde historikoetan bana. Bertan, interesa duten saltokiek beste euskal udalerri batzuetako saltoki erreferenteak bisitatu ahalko izango dituzte, ideiak hartzeko eta enpresetan hobetzen jarraitzeko ezagutza praktikoa eskuratzeko.
- Work Kafea. Work Kafeko saio bat garatuko da lurralde bakoitzean, Eskolaren aholkularitza-saioetan parte hartu duten merkatari-talde txiki bat bilduko duena, gai jakin bati buruz lan egiteko eta, horrela, iritziak trukatzeko, urtean zehar ikasitakoari balioa emateko eta ezagutza eskuratzen jarraitzeko.
3. Banakako aholkularitza
Retail Euskal Eskolak aholkularitza berritzaile eta pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta banakako arreta eskaintzen dizu hainbat arlotan adituak diren profesionalen eskutik, ordutegi malgua erabiliz, zure profesionalizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko zure negozioaren hainbat arlotan.
Eskatu % 100ean lagundutako aholkularitza hemen
4. Joera eta Erosketen Misioak
Retail Eskolaren barruan, urtero-urtero misio bat antolatzen da beste merkatu batzuetan dauden aukerei buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, bai hornikuntzari dagokionez, bai joerei eta negozio-eredu berriei dagokienez. Misio horretan, Euskadiko 12 saltokik har dezakete parte, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren 600 euroko bidaia-poltsa baliatuta.
2024ko edizioan, Portora joateko Joeren eta Erosketen Misioa jarriko da abian, ekainaren 16tik 19ra bitartean. Bertan, hango fabrikatzaileak ezagutzeko, merkataritza-gune interesgarriak bisitatzeko, saltoki berritzaileak aztertzeko eta esperientzia arrakastatsuen berri izateko interesa duten Euskadiko 12 saltokik hartuko dute parte. Hori guztia aurrez zehaztutako lan-agenda baten barruan egingo da, eta elkarrizketak egingo dira merkataritza-sektoreko enpresen arduradunekin eta fabrikatzaileekin. Hemen kontsulta dezakezu informazio guztia.
5. RETAIL Euskal Eskolaren biltzarra
Sektoreko erreferentziazko ekitaldia da, bertaratutakoei merkataritza-enpresen eta hiriko merkataritza-jarduerari lotutako zerbitzuen ezagutza, joerak eta jardunbide egokiak azaltzeko.
Aurten, Donostian izango da biltzarra. Informazio gehiago eskainiko da laster.
Onuradunak
Programaren onuradunak txikizkako saltokiak eta zerbitzu pertsonalen emaileak dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiek balia dezakete programa hau, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.
- Euskal Autonomia Erkidegoan, zerbitzu pertsonalak ematen dituzten saltokiak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 973,1., 973,3. edo 975. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.
Parte-hartzaileentzako kostua
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.
Izena emateko deialdia
Retail Euskal Eskola zabalik dago beti.
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online