Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Prestakuntza profesionala jaso nahi baduzu atzerrian, praktika ordainduak eskaintzen dizkizugu enpresa edo erakundeetan.

Global Training bekek 6 eta 12 hilabete bitarteko lanbide-prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen dizute, zure unibertsitate-prestakuntzaren araberako praktika ordainduak atzerriko erakunde edo enpresetan eginez.

Ikasketak amaitu badituzu, hurrengo urratsa zein izango den pentsatu beharko zenuke. Programa honek aukera ematen dizu prestakuntza profesionala jasotzeko atzerrian, zure espezialitate akademikoaren araberako praktika ordainduak eginez enpresa edo erakundeetan.

Zertan datza?

Global Training bekak nazioarteko mugikortasun-programa baten barruan txertaturik daude. Programa horrek 6 eta 12 hilabete bitarteko lanbide-prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen dizu, zure unibertsitate-prestakuntzaren araberako praktika ordainduak atzerriko erakunde edo enpresetan eginez.

  • Gutxienez, 6 hilabeteko iraupena du, eta 12 hilabetera arte luzatzeko aukera dago.
  • Goi-mailako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteak dira onuradunak.
  • Diru-zuzkidura: 1.635 €/hil gordin, 6 hilabetez. Zenbateko gordin horretatik, atxikipen egokia kendu da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzari buruzko araudiek ezartzen dutenaren arabera. Programak bere gain hartuko du gaixotasun, erantzukizun zibil, istripu eta bidaietako laguntzaren arriskuak estaltzeko aseguru-polizaren kostua.

Programa honela egituratzen da:

  • Aurrez aurreko prestakuntza-ikastaroa (40-60 ordu), praktikak hasi aurretik emango dena.
  • Praktikak atzerrian egitea: Egin beharreko praktikek 6 hilabeteko iraupena dute gutxienez, eta 12 hilabetera arte luzatu ahal izango dira.

Onuradunek prestakuntza praktikoa egingo dute enpresan, eta aldez aurretik planifikatutako eginkizunak beteko dituzte, beren prestakuntzarekin zerikusia dutenak eta behar bezala tutorizatutakoak. Tutoreak praktikaren titularra zuzendu eta laguntza emango dio esleitutako zereginak gauzatzen, eta zeregin horiek gauzatzeko behar diren bitartekoak eta baliabideak eskuetaratuko dizkio.

Onuradunak

Goi-mailako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteak dira onuradunak.

Beka jaso ahal izateko baldintzak hauexek dira:

  • Unibertsitateko edo goi-mailako gradua amaituta izatea.
  • 2024ko urtarrilaren 1ean, 30 urte beteta ez izatea.
  • Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako ezaugarrietara egokitzea.
  • Administrazio-egoitza Euskadin izatea, eskaerak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabetetik gorako antzinatasunarekin, edo ondoz ondoko 5 urteko antzinatasunarekin, epea ireki aurreko 10 urteak kontuan hartuta.
  • Ingeles-maila: B2 unibertsitateko tituludunentzat eta B1 goi-mailako LHko tituludunentzat.

Beka hauek Basque Trade & Investment erakundearen (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik eskaintzen dira. Global Training hainbat erakunderen bidez kudeatzen da; beka guztien eskaintza Basque Trade & Investment-en webgunean kontsultatu daiteke:

https://basquetrade.spri.eus/eu/ayudas/global-training-programa-movilidad-internacional/

Informazio gehiago

Gurekin harremanetan jar zaitezke globaltraining@camaradealava.com helbidean edo 945 141 800 telefonoan.

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online