Arbitraje Zerbitzua
Gatazkak konpontzeko kostuak eta denborak gutxitu itzazu.
Arabako Ganberaren Arbitraje Zerbitzuak irtenbidea eskaintzen die alderdiei, bide judizialetik joan behar izan gabe. Modu horretan, nabarmenki gutxitzen dira kostuak zein ebazpen-denborak.
Oraindik ere pixka bat ezezaguna den arren, gatazkak konpontzeko bitarteko gisa oso eraginkorra da eta enpresa askok prozedura horretara jotzen dute askotariko egoerak ebazteko eta konpontzeko.
Nola formalizatzen da arbitrajeari men egitea?
Baldintza bakarra hitzarmena idatzizkoa izatea da. Hala, kontratu nagusian klausula gisa jaso daiteke edo kontratu nagusitik kanpoko akordioa ere izan daiteke. Azken aukera hori erabiltzen da gatazka bat sortzen denean eta kontratu nagusian arbitrajeari men egitea ezarri ez denean.
Zertan oinarritzen da arbitroa gatazka konpontzeko?
Alderdiek arbitrajea zuzenbidekoa izatea erabaki badute, arbitroak zuzenbidea betez erabaki beharko du, eta, aldiz, ekitatezkoa izatea erabaki badute, arbitroak erabakia bere kabuz hartu beharko du.
Nola hautatzen da arbitrajea gauzatuko duen pertsona?
Arbitraje-hitzarmenean aurreikusita ez badago, Ganberaren Arbitraje Zerbitzuko Batzorde Iraunkorrak izendatuko du arbitroa (edo arbitroak) irizpide-askatasun osoarekin. Lehentasunez, gatazkaren gaiari eta arbitrajea egiteko lekuari erreparatuko die eta Legeak ezarritako mugak errespetatuko ditu. Hala, alderdiei esan ahalko die adostasunez arbitroak izendatzeko. Arbitrajea zuzenbidean egiten bada, arbitroak jardute-abokatuak edo hamar (10) urte baino gehiagoko esperientziadun jurista aitortuak izango dira.
Zer kostu du arbitraje batek?
Arabako Ganberaren Arbitraje Zerbitzua pribatua da oso-osorik. Horrek esan nahi du, gastuak alderdiek ordaindu behar dituztela. Onarpen- eta administrazio-gastuen eskalak eta arbitroen ordainsariak Arbitraje Zerbitzuaren Araubidean kontsultatu ditzakezu.
Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezu Arbitraje Zerbitzuaren Araubidea.
Informazio gehiago eta zerbitzu pertsonalizatua
Hemen servicioarbitral@camaradealava.com edo 945 141 800 telefono-zenbakian.