Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Enpresen posizionamendu digitala eta lineako esportazio-salmenta bultzatzen ditugu ETEentzako marketplaces programaren bidez.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) laguntzaz, Arabako Ganberak enpresa txiki eta ertainentzako Marketplaces Programaren deialdia egin du, enpresei nazioarteko merkatuetan duten kuota handitzen laguntzeko xedez.

Zertan datza?

Programak ebaluazioa, zure enpresaren interesetarako marketplace egokiena hautatzea eta ezarritako helburuak lortzeko abian jartzea aurreikusten ditu.  Proiektua osatzeko, enpresako langileek gaikuntza jasoko dute kanala garatzen jarraitzeko.

  • Nazioartekotzeari eta digitalizazioari dagokienez, enpresak gaur egun duen egoera aztertu eta balioetsiko dugu, baita haren negozio-eredua eta lehiaren azterketa egin ere.
  • Enpresarentzat interesgarriak izan daitezkeen merkatuak ebaluatu eta aukeratuko ditugu, enpresaren nazioartekotzeko estrategiaren arabera.
  • Sustapenaren xede den/diren produktua/k eta lortu nahi dugun publikoa/k definituko ditugu enpresarekin batera.
  • Marketplace direlakoen eskaintza egokiena aztertuko dugu (nitxo-plataformak, oro har). Proiektuaren bideragarritasuna aztertuko dugu eta enpresaren interesetara ondoen egokitzen den marketplace hautatuko dugu.
  • Aukeratutako marketplace abian jartzea eta kanalarekin lotutako estrategia definitzea.
  • Amaitzeko, taldea gaituko dugu enpresak proiektua modu autonomoan garatzen jarrai dezan.

Onuradunak

Hasierako fasean edo finkatze-fasean dauden euskal enpresa esportatzaileak dira onuradunak, baldin eta lineako salmenta-kanala irekitzeko interesa badute edo beren posizionamendu digitala hobetu nahi badute kalitatezko lead edo balizko bezeroak erakartzeko.

Parte-hartzaileentzako kostua

Enpresentzako aholkularitza-, abiarazte- eta prestakuntza-zerbitzuak oso-osorik diruz lagunduta dago, baina enpresak dena delako marketplace-an izango duen presentziari lotutako zuzeneko kostuak (alta eta beste kanon batzuk) enpresak berak ordaindu beharko ditu.

Izen-ematea

Programa honetan interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan internacional@camaradealava.com helbidea erabiliz.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online