Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Lana bilatzeko prozesuan lagunduko dizugu, aholkularitza eta prestakuntza eskainiz.

45 eta 60 urte bitartean badituzu, biak barne, eta lan bila bazabiltza, prozesuan lagunduko dizugu. Arabako Ganberan 45+ talentua programan parte hartzeko dituzun beharrak eta interesak aztertuko ditugu.

Programa honek zure neurrira egindako prestakuntza-ibilbidea eskaintzen dizu. Zure konpetentzia digital/profesionalak hobetzea du helburu, laneratzeko aukerak errazteko.                                      

Zertan datza?

Programaren bidez, enpleguaren eta prestakuntzaren arloan espezializatutako profesionalak izango dituzu. Horiek prozesu osoan zehar laguntza aktiboa emango dute, honako fase hauetan: 

I. FASEA: Orientazioa

Elkarrizketa pertsonal baten bidez, zure profila definituko dugu (lanbide-kualifikazioa, gaitasun-mailak, lanbide-jardueraren araberako prestakuntza), zure prestakuntza-beharrak ebaluatuko ditugu, eta elkarrekin zehaztuko dugu zer ibilbide egin behar duzun eta zer prestakuntza eman behar duzun programaren esparruan, beharrizan profesionalen edo digitalizazio-premien arabera.

II. FASEA: Gaitasun digitalei edo profesionalei buruzko prestakuntza

Orientazioko lehen fasearen ondoren, eta zure enplegagarritasuna errazteko, gaitasun digitalei edo lan-profil desberdinetara egokitutako beste gaitasun batzuei buruzko prestakuntza eskainiko dizugu.

 III. FASEA: Lan-bitartekaritza

Prestakuntza amaitutakoan, lan-bitartekaritzako lan bat egingo dugu, lan-merkatuari aurre egiteko tresnarik onenak izan ditzazun (curriculuma egitea edo eguneratzea, langileak hautatzeko elkarrizketen simulazioa egitea, etab.). Horrela, lan-merkatuan berriro sartzeko aukerak erraztuko dituzu.                                                                           

Nor izan daiteke onuradun?                                                                                                                       

45 eta 60 urte bitarteko pertsonak, langabezian edo lanik gabe daudenak.

Parte-hartzailearentzako kostua                    

% 100 Europako Gizarte Funtsak eta Lanbidek diruz lagunduta.                                             

Izen-emateak

Eskatu aholkularitza 45plus@camaradealava.com helbidean edo 945 14 18 00 telefonoan 

Honako hauen laguntzarekin:         

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online