Informazioaren Kanal Etikoa edo barne-sistema Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren tresna da; eta bertako langileen, gobernu-organoetako kideen, hornitzaileen, kanpoko laguntzaileen eta Ganberaren interes-taldeetako gainerako kideen eskura jartzen du. Horren helburua da aipatutakoek fede onez eta modu konfidentzial, seguru eta anonimoan komunikatu eta informatu ahal izatea; arau-hauste penalak edo arau-hauste administratibo larriak edo oso larriak ekar ditzaketen ekintzak edo ez-egiteak dakartzaten egoerei buruz; edo Jardunbide Egokien Kodea, Jazarpenaren aurkako Protokoloa eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak onartutako beste politika batzuk urratzea ekar dezaketen egoerei buruz.

Jarraian dagoen estekan Kanal Etikoaren kudeaketa-protokoloa eta jarduera-printzipioak ageri dira argitaratuta, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legera egokituta. Protokolo horretan, Kanalaren erabiltzaileek dituzten eskubide eta berme guztiak kontsulta daitezke, besteak beste.

Kanalera sartzeko:

https://canaletico.es/es/camaradealava

Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!