Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Karga garraiatzeko jarduera bultzatzen dugu Gasteizko aireportuan

SCS - Supervision and Cargo Services Vitoria S.A. aireportu-zerbitzuen sozietate bat da, eta Gasteizko aireportuaren karga eta industrializazioa sustatzen ditu. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Merkataritza Ganberak parte hartzen dute sozietate horretan.

SCS Gasteizko aireportuan zama-garraioaren jarduera bultzatu eta sendotzera bideratutako elkarte bat da. Handling zerbitzuak eskainiz, aireportua sustatuz eta proiektu espezifikoak garatuz, operadore logistikoak eta aireko lineak erakartzeko lan egiten du SCSk, tokiko enpresen lehiakortasuna indartuz.

Bere helburua da Gasteizko Aireportuak hegazkin-zamaren sektorean erreferente izaten jarraitzea, sektoreko erakunde eta eragileekin lankidetzan. SCS funtsezko bideratzailea da karga-jarduera hazteko eta hegazkingintzarekin eta logistikarekin lotutako industria-jarduerak bultzatzeko Araban.

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online