Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Arabako enpresa handien estrategia jasangarrien garapenean laguntzen dugu, jardunbide egokiak eta eskura dauden baliabideak hedatuta.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, jasangarritasunerako elkartea antolatu eta dinamizatzen du. Jasangarritasunari lotutako erronketan aktiboki lanean ari diren Arabako enpresa handiek osatzen dute elkarte hori.

Elkarte honek (networking-erako topagunea) parte hartzen duten enpresetan dauden jardunbide egokiak identifikatzen laguntzen du. Enpresa eta mundu mailan jasangarritasunaren erronkei aurre egiteko esperientzia baliagarriak partekatzen dituzte, baita haiei laguntzeko eskura dauden baliabideak ere.

Zertan datza?

Elkarteko enpresek jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dute beren erakundeetan, lehiakortasuna hobetzen duten jardunbide arduratsuekin eta ingurumenean eta gizartean duten inpaktuarekin arduratsuak izanik.

Urtean bi topaketa egiten dira Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako instalazioetan, edo elkarteko enpresetako baten instalazioetan. Topaketa horietan jardunbide egokiak azaltzen dira, eta eztabaida eta networking-a sortzen dira.

Urtean zehar, halaber, honen inguruko intereseko eta gaurkotasuneko gaiei buruzko informazio-jardunaldiak antolatzen dira (lege-aldaketak, ekimenak, baliabideak eta abar).

Nor izan daiteke onuradun?

Arabako enpresa handiak

Parte-hartzaileentzako kostua

% 100 Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

Izen-ematea

sostenibilidad@camaradealava.com

Honako hauen laguntzarekin

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online