Esportaziorako agirien administrazio-kudeaketa errazten dugu.

Legeztatzeen zerbitzuaren bitartez, Arabako Ganberak lagundu egingo dizu jatorri-ziurtagiriak izapidetzen eta ematen eta esportaziorako fakturak legeztatzen.

Legeztatzeen zerbitzua

Jatorri-ziurtagiria agiri ofiziala da eta salgaien jatorria justifikatzen eta zehazten du. Helburua aduanazainen edo komertzialen baldintzak betetzea da. Ganberak enpresei laguntzen die jatorri-ziurtagirien administrazio-kudeaketak egiten eta esportaziorako fakturak legeztatzen. Aurreko guztia online-plataforma honetan egiten du: DocuExport.

Nola eskatu behar da jatorri-ziurtagiria

Ziurtagiri bat eskatzeko, hauek egin behar dira:

  • Zure enpresa altan eman.
  • Horrelako agiriak izapidetzen dituzten pertsonak plataforman altan eman.

Ziurtagiri-eskariak baimendutako pertsonek sinatuta (izenpekoa idatzita) egon behar dira eta sinadura hori Merkataritza Ganbera honek erregistratuta izan behar du. Sinadura hori bat etorri behar da ganberaren sinaduren erregistroan aurkeztutakoarekin.

Erregistratu eta gero, eskaria egiteko bi aukera daude:

  • Ziurtagiri digitalarekin. Modu horretan, enpresako ordezkariek ez dute zertan ganberara joan, eta jatorri-ziurtagiri digitala edo e-CO delakoa egitea aukeratu dezakete. Ganberak aukera hori lehenesten du.
  • Erabiltzailea eta pasahitza erabilita.

Zer da e-CO bat?

e-CO bat salgai baten jatorri-ziurtagiria da, baina digitalki eskatzen, baliozkotzen, sortzen, zigilatzen eta sinatzen da. e-CO ziurtagiriek paperezko jatorri-ziurtagirien baliozkotasun berbera dute. Orokorrean atzerriko herrialdeetako aduanek onartzen dituzte, eskuz sinatuta ematen diren jatorri-ziurtagiriak bezala. Inportatzaileek, bankuek eta nazioarteko merkataritzako bestelako operadoreek ere onartzen dituzte.

e-CO ziurtagiria eskatzeko moduari buruzko informazio gehiago hemen: Guía de Certificados de Origen Digitales e-CO.

Nola eskuratu ziurtagiri digitala

DocuExport plataforman sinadura digitala erabili daiteke hardware-formatuan (Camerfirma txartela, NANe, herritarren Izenpe) edo software-formatuan (Camerfirma softwarea, FNMT). Horrelako ziurtagiririk ez baduzu, merkataritza-ganberak CAMERFIRMA ziurtagiria eskatzeko aukera ematen dizu. Ikasi nola egin webgune honetan:  Camerfirma.

Nola eman altan DocuExport plataforman

Bete plataforman altan emateko inprimakia eta idatzi hilabeteko fakturak egiteko datuak esteka honetan: DocuExport plataforman alta eman nahi dut

Bidali sinaduren erregistroa eguneratzeko datuak eta agiriak. Sinaduren erregistroaren atxikitako inprimakiarekin batera, agiri hauek bidali beharko dira:

  • Baimendunen eta baimenak eman dituenaren NANen fotokopia.
  • Sinadurak baimentzeko ahala duenaren indarreko ahalen eskrituraren edo kargu-izendapenaren jatorrizko agiria eta fotokopia edo fotokopia konpultsatua (hala dagokionean, ahalen indarraldiko zinpeko adierazpenaren eredua atxiki behar da).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan emanda dagoenaren ziurtagiri eguneratua.

Halaber, gomendagarria da emailearen deklarazioa bidaltzea (hautazkoa da). Beste batzuek fabrikatutako (EBko herrialdeetan edo Batasunetik kanpo ekoizten direnak) salgaiak merkaturatzen dituzten jatorri-ziurtagirien enpresa eskatzaileek ez dute jatorri-ziurtagiria justifikatzen duen dokumentaziorik aurkeztu behar agiri hori aurkezten badute.

Eskatu alta plataforman

Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!