Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Laguntza ekonomikoa eta laguntza tekniko espezializatua emateko programa da Itun Berdea, nazioarteko sustapen-ekintzetan egin behar diren lehen urratsak errazteko.

Gasteizko Udalak, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberarekin lankidetzan, enpresei nazioarteko sustapen-ekintzetan laguntzeko programa dauka.Akordio horren bidez, Gasteizko hiriko enpresa-ehunari lagundu nahi zaio nazioartekotze-prozesuan, batez ere, ingurumena zaintzeko eta eragin ekologikoa murrizteko konpromisoa duten enpresei.

Zertan datza?

Enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea bultzatzeko, Itun Berdeari atxikitako tokiko enpresek laguntza ekonomiko eta laguntza tekniko espezializatuko programa baliatzea dute, beren sektorerako interesgarriak diren nazioarteko sustapen-ekintzetan lehen urratsak egin ditzaten. Hauexek dira lagundutako ekintza-motak:

  • Nazioarteko azoka sektorialak bisitatzea.
  • Estatuan egiten diren nazioarteko azokak bisitatzea (kontsultatu).
  • Nazioarteko networking-topaldietan parte-hartzea.
  • Bideokonferentzia bidezko nazioarteko networking-topaldietan parte-hartzea.
  • Networking-topaldietan zeharka parte-hartzea.
  • Merkataritza-misioetan parte-hartzea.

Enpresarentzako laguntza honako kontzeptu hauen bidez gauzatuko da:

  • Joan-etorrietarako poltsa: 300 € eguneko edo 150 € gehiago helmugan emandako gau bakoitzeko, gehienez ere, bi gau aintzat hartuta.
  • Agenda-gastuetarako poltsa: 450 € enpresa eta jarduera bakoitzeko.
  • Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberaren laguntza teknikoa.

Onuradunak

Itun Berdeari atxikitako tokiko enpresak. Oraindik ere ez bazara parte hartzen ari, ez izan zalantzarik izena emateko edo, bestela, fitxa hau beteta bidali ahal diguzu internacional@camaradealava.com helbidera.

Babesleak


Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online