Arabako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko sariak.
Zertan datza?
Arabako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko sariak, ondoko helburuak betetzeko:
- Merkataritza, turismo, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresek produktuetan eta zerbitzuetan kalitatezko irudia eskaintzeko egiten duten ahalegina aitortzea.
- Erakusleihoen eta erakusketa-guneen maila handiari eustea.
- Irudi komertzialak negozioen lehiakortasuna bultzatzen duen elementu gisa daukan garrantzia nabarmentzea.
- Enpresetan espazio integralaren erabilera sustatzea, establezimendua eta bertako produktuak sustatzeko baliabide gisa.
- Ahaleginak eta baliabideak egoki eta bikain erabilita, arlo horretan nabarmentzen diren enpresak saritzea eta aintzatestea.
- Merkataritza, turismo eta zerbitzuen sektoreetatik merkataritza suspertzen laguntzea.
- Sariak emateko ekitaldia erreferentziazko egintza bihurtzea sariak jasotzen dituzten sektoreentzat.
- Enpresa horiek saritzea hainbat arlotan: irudia, eraldaketa digitala, jasangarritasuna, eraginkortasun energetikoa eta abar.
Ondoko sariak ematen dira:
- Espazio onenaren saria (erakusleiho onena eta salmenta-gune onena): 1.000 euro.
- Web-orri onenaren saria: 1.000 euro.
- Tresna digitalen erabilera onenaren saria: 1.000 euro.
- Landa-eremuko saltoki onenaren saria (erakusleiho onena eta salmenta-gune onena): 500 euro. Arabako landa-eremuetan dauden saltokiak lehiatuko dira.
- Kutxabank saria saltoki ekintzaile osoenarentzat (erakusleiho eta salmenta-gune onena eta online-offline oreka): 500 euro. Bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten establezimenduak lehiatuko dira.
- Iberdrola saria efizientzia eta/edo mugikortasun elektrikoa sustatzen duen saltoki onenarentzat: 500 euro.
- El Corte Ingles saria Etorkizuneko Diseinuaren establezimendu sortzaileenarentzat: 500 euro. Erakusleihoa laga duten establezimenduak lehiatuko dira, I • D ARTE - Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren laguntzarekin. Eskola horren bidez, Barnealdeen Diseinuko azken ikasturteko ikasleek establezimendu horietako erakusleihoak diseinatu eta antolatzen dituzte.
- Vitoria Wine saria (ardoaren munduak Gasteizekin duen harremana hobekien islatzen duen establezimenduarentzat): 500 euro.
Visual Sariek berariazko webgunea dute: http://www.camaradealava.eus/premiosvisualsariak/.
Onuradunak
Programaren onuradunak txikizkako saltokiak, ostalaritza-, turismo- eta zerbitzu-saltokiak dira, baldin eta egoitza eta jendearentzako salmenta-gunea edo arreta-gune fisikoa Araban badute.
Parte-hartzaileentzako kostua
Ez du inolako kosturik. Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Kutxabankek, Iberdrolak eta El Corte Inglesek finantzatzen dituzte sariak eta El Correo, I•D Arte (Euskadiko Goi Mailako Diseinu Eskola Publikoa) eta On4u laguntzaileak dira.
Izena emateko deialdia
Edizio honetako oinarriak argitaratzeke daude. Informazio gehiago
Babesleak
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online