Zure saltokia berritzen eta modernizatzen laguntzen dizugu.
Zertan datza?
Arabako Ganberak, Espainiako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberarekin sinatutako hitzarmenaren bidez, abian jarri du, aurten ere, Txikizkako Merkataritza Programa, Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatua.
Programa horren esparruan, hainbat jarduketa egiten dira, enpresa-berrikuntza sustatzea, salmenta-gunea modernizatzea, enpresaburuak gaitzea eta ekimen ekintzailea bultzatzea helburu dutenak; azken batean, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea:
1. Merkataritza Berrikuntzako diagnostikoak
Jarduera honen helburu nagusia da saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, banakako diagnostikoak eta hobekuntza-gomendioen txostena eginez, lehiakideen egoera hobetzeko metodologiak eta konponbideak har ditzaten bultzatzeko.
2. Sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak
Saltoki eta ekintzaileentzat antolatutako hainbat gairi buruzko jardunaldiak, sektore horretan ekimen ekintzailea gaitzeko eta sustatzeko.
Onuradunak
Programaren onuradunak Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialaren eraginpeko eremuan dauden txikizkako saltokiak, enpresa txiki eta ertainak edo autonomoak dira, baldin eta EJSN-2009ko 47. taldeko jarduera-epigraferen batekoak badira edo EJZn 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda badaude. Farmaziak programa honetatik at daude.
Parte-hartzaileentzako kostua
Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Merkataritzako Estatu Idazkaritzak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.
Izena emateko
2024ko deialdia itxita
Babesleak
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online