Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Aholkularitza pertsonalizatua, tutoretza indibidualizatuak eta prestakuntza-ekintzak zure enpresa-proiektua eraginkortasunez garatzeko eta zuzentzeko.

Enpresa-proiektu bat duzu? España Emprende programak, Espainiako Merkataritza Ganberak eta Arabako Ganberak sustatuak eta Europako Gizarte Funtsak eta Lanbidek finantzatuak, proiektua abian jartzen lagunduko dizu, aholkularitza pertsonalizatuaren, tutoretza indibidualizatuen eta prestakuntza-ekintzen bidez. Horiei esker, ekintzaileek gaikuntza jasoko dute beren enpresa-proiektua eraginkortasunez garatu eta zuzentzea ahalbidetuko dieten ezagutzen eta kudeaketako funtsezko tresnen inguruan.

Zertan datza?

Programa honen bitartez, honako zerbitzu hauek aurkituko dituzu:

  • Aholkularitza pertsonalizatua: zure negozioa hasteko eta kudeatzeko eman behar dituzun urratsei buruzko kontsultak.
  • Enpresa-planak egitea: zure proiektuari sendotasuna emango dion plan estrategiko eta finantzario bat sortzeko laguntza.
  • Prestakuntza-ekintzak: prestakuntza praktikoa funtsezko arloetan, hala nola enpresa-kudeaketan, marketinean eta finantzaketan.
  • Tutoretzak eta jarraipena: proiektuaren lehen etapetako laguntza, zalantzak argitzeko eta oztopoak gainditzeko.
  • Berrikuntzarako eta hedapenerako laguntza: zure enpresa berritu edo handitu nahi baduzu, aukera berriei eta finantzaketari buruzko informazioa emango dizugu.

Nor izan daiteke onuradun?

  • Negozio-ideia bat duten ekintzaileak.
  • Banakako enpresaburuak eta enpresa sortu berriak, finkatzeko eta hazteko laguntza behar dutenak.

 Enpresarentzako/parte-hartzailearentzako kostua

100ean Europako Gizarte Funtsak eta Lanbidek diruz lagundua.

Izen-emateak

Eskatu aholkularitza creaciondeempresas@camaradealava.com helbidean edo 945 14 18 00 telefono-zenbakian.

Honako hauen laguntzarekin

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online