Zure merkataritza, ostalaritza eta ostatuko enpresarako erreleboa aurkitzen lagunduko dizugu.
Zertan datza?
BERRIZ ENPRESA Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatuen sektoreetan enpresa-eskualdaketa errazteko programa da. Programak zerbitzu-katalogo osoa eskaintzen dizu, modu pertsonalizatuan, doan eta konfidentzialean. Hona hemen horietako batzuk:
NEGOZIO FINKATUA DUZU ETA ESKUALDATU NAHI DUZU?
- Gaur egun diren enpresen jarraitutasun-bideei buruzko aholkularitza
- Erosle potentzialen bilaketa aktiboa. Komunikazio-plana egitea
- Negozioa saltzeko dosierra egiten laguntzea
- Negozioaren balorazio ekonomikoaren inguruko laguntza
- Eskualdatzea ixteko prozesuaren inguruko laguntza
EKINTZAILEA ZARA ETA ENPRESA BAT EROSI NAHI DUZU?
- Negozioen bilaketa aktiboa, zure profil profesionalaren arabera
- Eskuratu beharreko negozioaren analisi eta bideragarritasunaren inguruko laguntza
- Enpresa-plana egiten laguntzea
- Eskualdatzea ixteko eta enpresa martxan jartzeko prozesuaren inguruko laguntza
Berriz Enpresak sustapen-negozio guztiak argitaratzen dituen ataria darabil: https://www.berrizenpresa.com/.
Berriz Enpresako lekukotzak
Programan parte hartu duten pertsona batzuek lekukotasunak eskaini dizkigute. Jardunean dagoen enpresa bat erosteak abantaila handiak ditu; negozio errentagarrien eskualdatzea bultza dezagun.
Haiek arrakasta izan zuten, zuk ere izango duzu!
Onuradunak
Programaren onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoan jendeari arreta emateko/saltzeko egoitza eta espazio fisikoa duten txikizkako saltokiak, ostalaritza-establezimenduak eta ostatuak dira.
Parte-hartzaileentzako kostua
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.
Izena emateko deialdia
Programa urte osoan zabalik dago. Eskuratu informazioa eta eman izena esteka honetan.
Babesleak
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online