Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure startup-a oinarri sendo eta eskalagarriarekin hazteko behar dituzun tresnak eta laguntza emango dizkizugu.

Ideia berritzailea duzu eta startup arrakastatsu bihurtu nahi duzu? Impulsa Startup programa, Espainiako Merkataritza Ganberak eta Arabako Ganberak sustatua eta Europar Batasunak batera finantzatua, startup teknologikoak azeleratzeko eta finkatzeko dago diseinatuta, mentoretzen, prestakuntza praktikoaren eta inbertitzaileekiko konexioaren bidez. Eman izena eta eraman zure proiektua hurrengo mailara!

Zertan datza?

Programa honek laguntza integrala eskaintzen die negozio-ideiak garatu eta proiektuak finkatu nahi dituzten ekintzaileei. Hasierako garapenetik inbertitzaileen aurrean aurkezteko fasera arte, zure startup-a oinarri sendo eta eskalagarriarekin hazteko behar diren tresnak eta laguntza eskaintzen ditu programa honek.

STARTUP PROGRAMAREN FASEAK

1. Sortu eta hazi

Lehenengo fase honetan, Arabako Ganberako tutore baten laguntza izango duzu, zure ideia proiektu bideragarri bihurtzen laguntzeko. Fase honetako jardueren artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Gutxieneko produktu bideragarri bat garatzea (MVP): egin lehen urratsak, prototipo funtzional batekin.
  • Prestakuntza espezializatua: lortu zure negozioa egituratzeko behar dituzun ezagutzak.
  • Mentoretza pertsonalizatuak: mentore batek gidatuko zaitu garapenaren etapa bakoitzean.

2. Garatzen hasi

Azelerazio-fasean, Arabako Ganberaren tutoretza izateaz gain, programak zure negozio-eredua ezartzeko eta eskalatzeko baliabideak eskaintzen dizkizu:

  • Adituen mentoretza: saioak startup-en hazkundean espezializatutako profesionalekin.
  • Beste startup eta enpresa handiekin konexioa: zabaldu zure kontaktu- eta aukera-sarea maila nazionalean.

3. Demo Day

Programa honi esker, zure startup-a inbertitzaile eta mentore talde baten aurrean aurkeztu ahal duzu Demo Day batean. Ikusgarritasun horrekin, zure hazkundea sustatzeko finantzaketa eta aliatu estrategikoak erakarri ahal izango dituzu.

Nor izan daiteke onuradun?

  • Oinarri teknologikoko ideia duten ekintzaileak.
  • Hazkunde-fasean dauden startup-ak, mentoretzaren eta inbertsio-aukeren bila dabiltzanak.
  • Adituekin, inbertitzaileekin eta beste startup batzuekin konektatu nahi duten pertsona berritzaileak, beren negozioa hurrengo mailara eramateko.

Enpresarentzako/parte-hartzailearentzako kostua

% 100ean diruz lagundua, Europako Gizarte Funtsak batera finantzatua.

Izen-emateak

Eskatu aholkularitza creaciondeempresas@camaradealava.com helbidean edo 945 14 18 00 telefono-zenbakian.

Honako hauen laguntzarekin: 

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online