Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Euskadiko Merkataritzaren Behatokia

Zertan datza?

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiaren zeregina da ezagutza sortzea, kudeatzea eta erabiltzea; sektorea berritzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta EAEko politikak dinamizatzeko ere. Horretarako, behaketa- eta azterketa-prozesuak eta, oro har, sistemarako ezagutza sortzeko prozesuak garatzen ditu.

enfokamer

Behatokiak sektorearen ezagutza-beharrei erantzuten die: makromagnitudeen eta egiturazko alderdien eta haren eboluzioari eta joeren segimenduari.

Enfokamerrek interes handiko baliabideak ditu txikizkako merkataritzaren sektorerako:

  • Azterlanak eta txostenak: Merkataritzako barometroa, Kontsumo-ohituren azterlana, Egitura-txostena, Koiuntura-txostena, Kontsumoko Big Data txostena, Euskal merkataritzaren AMIA, hainbat gai jorratzen dituzten azterlan monografikoak eta diagnostiko-mahaiak.
  • Merkataritza-adierazleak: Merkataritza-inteligentziako monitorea, Euskal merkataritzako enplegua, aginte-taula eta konfiantza-adierazleak.
  • Joerak eta berrikuntza.
  • Eta abar.

Informazio guztia duzu Enfokamer behatokiaren atarian: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/enfokamer-merkataritza-behatokia/

Onuradunak

Enfokamer Euskadiko txikizkako merkataritzaren sektorearen egoera, bilakaera eta informazio guztia ezagutzeko interesa duten pertsona guztien eskura dago: txikizkako merkataritzako enpresaburuak, sektorearekin zerikusia duten erakundeetako teknikariak…

Parte-hartzaileentzako kostua

Euskadiko Merkataritza Behatokiaren informazio guztia doan kontsulta daiteke.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online