Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure enpresaren nazioarteko lehiakortasuna hobetu dezaketen enpresa-jardunbide iraunkorrak eta potentzialak identifikatzen ditugu.  

Nazioarteko bezeroek informazioa eskatzen dute jada merkataritza-harremanak dituzten edo merkataritza-jarduerak hastea baloratzen ari diren enpresek ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloetan egindako kudeaketa-praktikei buruz.

Nazioarteko jarduerak jasangarritasunaren aurrerapena sustatzen du, arrisku ez-finantzarioen prebentzio-kudeaketarako eta nazioarteko merkatuetan balioa sortzeko baliabide gisa.

Ospearen ekonomian gaude, orain ukiezinak balioan eragiten dute; komunikazioa, gardentasuna eta konfiantza sortzea dira lehiatzeko giltzarriak.

Zertan datza?

Bi lan-bileren bidez, enpresak txosten bat jasotzen du. Horrek aukera ematen dio:

  • Aribidean dauden enpresa-praktika jasangarriak identifikatzeko.
  • Praktika horiek merkatuan balioa emateari buruzko orientazioa izateko.
  • Gauzatu ditzakeen praktika arduratsuen erronkak eta aukerak identifikatzeko, nazioarteko harreman komertzial iraunkorrak eta positiboak bermatzeko.
  • Jasangarritasunean aurrera egiteko ekimenak, praktikak eta baliabideak.
  • Enpresaren irudia eta komunikazioa babesteko, nazioarteko negozio-aukerak sortzeko faktore kritikoak baitira.

Zerbitzua behar bezala emateko, zeregin hauek egingo dira:

1. bilera:

Zabalkunderako materiala eman: “Nazioarteko posizionamendu arduratsua”.

Egiaztatze propioa egin, Arabako enpresek praktika jasangarriak eta baloratu beharreko aukerak eta erronkak azaleratzeko eta identifikatzeko.

2. bilera:

Egiaztatzean hautemandako jardunbide egoki arduratsuei, aukerei eta erronkei buruzko txostenaren edukia entregatu eta azaldu.

Nor izan daiteke onuradun?

Nazioarteko merkataritza-jarduera duten mota guztietako enpresak.

Parte-hartzaileentzako kostua

% 100 Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua.

Izen-ematea

internacional@camaradealava.com

Honako hauen laguntzarekin

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online